Nafarroako Gobernuak 5.700 milioi euroko aurrekontu proiektua onartu du 2023rako
Nafarroako Gobernuak 5.748 milioi euroko aurrekontu proiektua onartu du 2023rako, aurtengoa baino % 9 handiagoa. Inoizko aurrekontu handiena izango da, eta erdia baino gehiago gastu sozialera (Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte sailak) bideratuko da: 2.800 milioi euro inguru, aurrekontu osoaren % 53, 12.
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eman ditu aurrekontu proiektuaren xehetasunak, eta azaldu du helburua dela ongizatea bermatzea eta ekonomia suspertzea.
Kontseilaria baikor mintzatu da, eta Nafarroako Gobernuak 2023rako Aurrekontuak aurrera aterako dituela uste du. Ildo horretatik, lanean "buru-belarri" ari direla nabarmendu du. "Laugarren urtez jarraian Nafarroako Aurrekontuak onartzeko atarian gaude", gaineratu du.
PSN, Geroa Bai eta Podemosen arteko akordioak ahalbidetu du 2023ko aurrekontu proiektua onartzea. Orain, EH Bilduren babesa behar du Maria Chivite buru duen gobernuak Aurrekontuak aurrera ateratzeko; izan ere, Navarra Sumak argi utzi du kontra bozkatuko duela Nafarroako Parlamentuan.
Ekonomia eta Ogasun kontseilaria ziur dago datorren urterako neurri fiskalak aurrera aterako direla, baina ez du azaldu zein izango diren, ezta 2023ko kontuetan zer nolako eragina izango duten ere.
Gastu muga, ostera, 23 milioi euro handitu du Nafarroako Gobernuak, eta 4.300 milioi eurokoa izango da. Euopak Batasunak suspertze ekonomikora bideratatuko diru laguntzetatik 248 milioi euro jasoko ditu Foru Exekutiboak, eta datorren urterako BPG hazkunde aurreikuspena % 1,4koa izatea aurreikusten da gaur ezagutarazi diren kontuetan.
EH Bildu: "Lehen pausoa eta abiapuntua"
EH Bilduk ez du jakinarazi, oraindik, aurrekontuak babestuko dituen edo ez, baina negoziatzen jarraitzeko borondate osoa duela ziurtatu du. Aurrekontu proiektua "lehen pausoa" eta "lanean jarraitzeko abiapuntua" dela iritzi dio koalizioak, desadostasun handienak zergen alorrean dituztela aitortuta.
Laura Aznal EH Bilduko parlamentaria eta datozen hauteskundeetarako Nafarroako Parlamenturako zerrendaburua agertu da, eguerdian, hedabideen aurrean, aurrekontuen inguruan koalizioaren iritzia zein den azaltzera. Horren hitzetan, EH Bilduk Chiviteren Gobernuari, negoziazioen hasieran, helarazitako proposamen asko jasota daude proiektuan.
Hori dela eta, koalizio abertzalearen "ekarpenei esker" aurrokontuen egitasmoa "askoz hobea" dela esan du Aznalek. Bide horretan lanean jarraitzeko konpromisoa eta borondatea agertu ditu, "hainbat konpromiso politiko erdiesteko".
Parlamentari nafarrak onartu du fiskalitatean dituztela akordioetara iristeko zailtasun handienak, eta "gehien duenak gehien ordaintzea" bilatzea dela euren helburua argi utzi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.