LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste bi greba egun deitu dituzte ELAk eta LABek Bizkaiko merkataritzan

Lanuzteen deitzaileek esan dutenez, jakin badakite "merkataritza txikiak zailtasunak dituela" baina "ez gaude prest bere irabazi-marjina gure kontura handitzeko".
Bilboko Alde Zaharra, artxiboko irudi batean.
Bilboko Alde Zaharra, artxiboko irudi batean.

ELA eta LAB sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte Bizkaiko merkataritzan. Azaroaren 4an eta 25ean egingo dituzte lanuzteak hitzarmena berritzea eskatzeko. Oraingoan, sindikatuon arabera, "enpresa txikien" jarrera salatu nahi dute bereziki, "horiek baitira une honetan negoziazioa blokeatzen eta langileak pobretzen ari direnak". CECOBI eta Bizkaidendak patronaletako kide diren dendetako langileen egoera oso kaskarra dela esan dute.

Grebaren deitzaileen arabera, "orain arte egindako zazpi greba egunetan sindikatuek, batez ere, kate handiak interpelatu dituzte", baina orain enpresa txikiak jarriko dituzte jomugan.  "Jakin badakigu merkataritza txikiak zailtasunak dituela, baina ez gaude prest bere irabazi marjina gure kontura handitzeko. Merkataritza txikiko langileek kate handien eskubide berberak izan behar dituzte, eta sektoreko hitzarmena da hori bermatzeko tresna", azpimarratu dute.

Bizkaiko mertaritzako langileak, gehienak emakumeak, 2019tik ari dira hitzarmena negoziatzen. Urteak daramatzate soldatak izoztuta, asko lanbide arteko gutxieneko soldata  jasotzen. "Sektoreko gehienak zaintza kargak dituzten emakumeak gara, baina merkataritzako ordutegiek eta ustezko kontziliazio neurriek ez dituzte gure benetako beharrak betetzen", esan dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X