Horrela banatuko dira kontuak, sailez sail
Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du EAEko Aurrekontu Orokorren proiektua. Kontuen kopuru osoaren —14.250 milioi euro— % 76 gizarte politiketara bideratuko du Jaurlaritzak, eta Osasun eta Hezkuntza sailek izango dituzte partida puztuenak. Hain justu, horiek biak dira, 2022ko proiektuarekin alderatuta, gehien hazi direnak. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila da gehien igo den hirugarren saila, batez ere, Europatik datozen funtsen bultzadari esker.
Horrela banatuko da aurrekontua, sailez sail:
Osasun Saila. Aurrekontua: 4.638,9 milioi. Guztizkoaren heren bat bereganatuko du, iaz baino 259,9 milioi gehiago. Osakidetzak 3.565 milioi izango ditu erabilgarri (+202 milioi). 68,2 milioi euro bideratuko dituzte osasun-ikerketara, Osakidetzako ikertzaileentzat eta eraldaketa digitalerako. Farmazia gastua ere igo egingo da, 559 milioiraino.
Hezkuntza. Aurrekontua: 3.477,7 milioi. 2022an baino 242,7 milioi gehiago izango ditu, eta aurtengo kontuen laurdena izango du. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zenbatekoa kopuru osoaren % 70 da. Unibertsitate irakaskuntzak 374,9 milioi euro izango ditu eskuragarri, eta horietatik 362,9 milioi EHUri dagozkio (ia 23 milioi hazi da aurrekontua). Halaber, 206,1 milioi euro bideratuko dituzte ikerketa eta ikertzaileak bultzatzera, baita material aurreratuak garatzera ere.
Lana eta Enplegua. Aurrekontua: 1.107,8 milioi, iaz baino 171,6 milioi gehiago. Gizarte Inklusioak hartuko du partidaren erdia, hots, 663,8 milioi euro (229,7 milioi gehiago), eta horrela banatuko da: Diru Sarrerak Bermatzeko Errentara, 312 milioi; hor barnean daude Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera —lehen aldiz jaso da, eskualdaketaren ostean—, 173 milioi eurorekin, eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (hileko 300 eurokoa), 80 milioi eurorekin. Lanbideri 1.091,9 milioi euroko partida dagokio.
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena. Aurrekontua: 849,8 milioi, iaz baino 72,4 milioi gehiago. Aurrekontuaren heren bat, 306,6 milioi, Ikerketa eta Garapenera bideratuko dute, hala nola, teknologiara, energia berriztagarrira eta hidrogenora. Sail horren barruan, igoerarik handiena Industria Garapenari dagokio, eta 137 milioi euro gordeko dituzte horretarako. Spri Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak 129 milioi euroko partida izango du.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak. Aurrekontua: 754,4 milioi. Laurden bat igo da, 189,9 milioi gehiago, Europako funtsen ondorioz. Etxebizitza zuzendaritzak 184 milioi izango ditu, eta Gaztelagun gazteen artean alokairua sustatzeko laguntzek 16 milioi hartuko dituzte. Euskal Y-rako eta Hegoaldeko Saihesbiderako aurrekontua 135 milioi eurokoa da.
Segurtasuna. Aurrekontua: 746,3 milioi. Sail horrek ere gora egingo du (+21,2 milioi) iazkoarekin alderatuta. Ertzaintzak jasoko du diru gehien, 709,2 milioi euroko partida.
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak. Aurrekontua: 637,8 milioi, 2022an baino 114,7 milioi gehiago. Familia eta Komunitate Politikak xurgatuko du diru gehien: 152 milioi (0-3 urteko seme-alaba bakoitzeko, hileko 200 euroko laguntzak barne hartuta). Gizarte Zerbitzuen aurrekontua 85,1 milioi eurokoa izango da, eta Espetxeetarako 70,9 milioi gordeko dira. Aipatzekoa Immigrazioak izango duen partida, iazko halako bi (16,1 milioi). Emakundek 7,8 milioi euroko aurrekontua izango du, 2022an baino 400.000 euro gehiago.
Kultura eta Hizkuntza Politika. Aurrekontua: 353,2 milioi (+30,8). Horietatik 182,9 milioi EITBri dagozkio, hots, 21 milioi euro gehiago. Diru horrekin Miramongo egoitzako lanei, digitalizazioari eta eduki-estrategia berriei aurre egin ahalko dio Euskal Irrati Telebistak. HABEk 49 milioi izango ditu, eta Kulturaren Sustapenak, 36,6 milioi.
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua. Aurrekontua: 171,9 milioi, iaz baino 32,8 milioi gehiago. Digitalizazioa bultzatzeko, 55,6 milioi euro bideratuko dituzte Informatika eta Telekomunikazioetara. IVAPek 21 milioi euroko aurrekontuarekin jarraituko du.
Ekonomia eta Ogasuna. Aurrekontua: 138 milioi, ia 10 milioiko hazkundearekin. ELKARGI SGRrekin ETEak finantzatzeko programaren interesen dirulaguntza handitu egingo dute, 16 milioira helduta. Eustatek, bestalde, 16,1 milioi euroko aurrekontua izango du.
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa. Aurrekontua: 63,9 milioi (+11,8 milioi). Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak 22 milioi euro izango ditu; Merkataritzak, 21,5 milioi, eta Kontsumok, 6,5.
Lehendakaritza. Aurrekontua: 49 milioi, iaz baino ia bi milioi gehiago. Partida handienak Kanpo Harremanak (11,9 milioi) eta Gazteria (10,9 milioi) zuzendaritzei dagozkie. Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren programak 4,9 milioi izango ditu eskuragarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.