EROSAHALMENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herriko langileek batez beste ia 14.000 euro galdu dituzte 2008tik, ELAren arabera

Sindikatuak gaur aurkeztu duen txostenak jasotzen duenez, soldatak prezioak baino 4,2 puntu gutxiago igo dira 2008tik 2020ra, batez beste.
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia, artxiboko irudi batean
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

ELA sindikatuak salatu duenez, Hego Euskal Herriko langileek batez beste 13.968 euro galdu dituzte hamabi urtean, 2008tik 2020ra, "batez besteko soldatak prezioak baino 4,2 puntu gutxiago igo zirelako". Gainera, soldata baxuenak dutenak dira erosahalmen gehien galdu dutenak. Izan ere, bi kolektiboen diru sarreren arteko aldea % 33 handitu da epe horretan.

"Soldaten bilakaera Hego Euskal Herrian: pobretzea eta prekarietatea" izeneko txostena aurkeztu du gaur goizean ELAk. Aipaturiko txostenak soldaten bilakaera aztertu du, eta gai horri buruzko proposamenak biltzen ditu.

Txostenak jasotzen duenez, Hego Euskal Herriko lan produktibitatea Europako batez bestekoa baino askoz handiagoa da, baina batez besteko soldatak azpitik daude, bai EAEn (% 6,5 gutxiago), baita Nafarroan (% 14,2 gutxiago) ere.

Testuinguru horretan, ELAk gutxienez KPIaren pareko soldata igoerak, 32 orduko lan asteak eta 1.400 euroko gutxieneko soldata aldarrikatu ditu.

Krisi garaietan (2008-2013), langile klaseak soldata galerak eta langabeziaren igoera jasan zituen, eta hazkunde ekonomikoaren garaian, erosahalmenaren galerak handitzen jarraitzen du, ELAren ustez. "Pobretzeak langile klaseari bakarrik eragiten dio, bereziki, soldata baxuenei", gaineratu du sindikatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X