kontsumoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uraren hiruhileko ordainagiria 2,4 euro igoko da datorren urtean Bizkaian

Praktikan, 2023ko ordainagiriaren igoerak urtean 9,6 euro inguruko igoera ekarriko du, hiru hilean behin jaulkitako lau fakturetan banatuta.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak tarifak % 5 igotzea onartu du. Argazkia: EFE
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak tarifak % 5 igotzea onartu du. Argazkia: EFE

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren batzar nagusiak gaur arratsaldean onartu du % 5 igotzea datorren urterako hornidurako, saneamenduko eta arazketako zerbitzuengatiko tarifak. Horrek esan nahi du hiruhileko ordainagiria 2,4 euro igoko dela etxeko batez besteko kontsumo baterako, aurtengoarekin alderatuta.

Partzuergoko arduradunek jakinarazi dutenez, erakundeak egindako azterlanetan oinarritzen da erabakia. Azterlan horien arabera, egungo tarifek zerbitzuaren prestaziotik eratorritako gastuen zati bat estaltzen dute (% 77 inguru), eta uraren ziklo integralaren kostua % 100ean osatu behar da pixkanaka, Uraren Europako Esparru Zuzentarauaren kostuak berreskuratzeko printzipioa betez.

Erabaki horrek, argudiatu dutenez, indartu egiten du lurraldeak behar duen konpromiso inbertitzaile eta eraldatzailearen bermea azpiegiturak modernizatzeko, sartzen diren udalerrietan, zerbitzua baldintza berdinetan emateko (Busturialdean, esaterako) eta klima aldaketaren ondorioz sor daitezkeen arazoei aurrea hartzeko, bai baliabide hidrikorik ez dagoelako, bai prezipitazio ugariko eguraldi txarraren ondorioz.

Praktikan, 2023ko ordainagiriaren igoerak urtean 9,6 euro inguruko igoera ekarriko du, hiru hilean behin jaulkitako lau fakturetan banatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X