Mondragon taldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ulmak eta Oronak "itunpeko kooperatiba" izatea proposatu zioten Mondragon taldeari ekainean

EITBk jakin duenez, Mondragon taldeko organoek errefusatu egin zuten proposamena.
Mondragon Korporazioak balorazioa egin du aldaketa eskaerari buruz. Korporazioak dio zabalik dagoela kooperatibek behar dituzten aldaketetara, baina elkarrizketaren bitartez eta behar diren epeak errespetatuta.
18:00 - 20:00
Ulmak eta Oronak kooperatiba mota berri bat onartzea proposatu zioten Mondragoni

Ulma eta Orona taldeek beste harreman mota bat proposatu zioten ekainean Mondragon Taldeari, "itunpeko kooperatiba" izatea hain zuzen ere, baina korporazioak errefusatu egin zuen.

EITBk jakin duenez, Mondragon Taldeko organoek aztertu egin zuten proposamen hura, baina errefusatu egin zuten, argudiatuta erakundearen "izaera bera" aldatzea ekarriko lukeela. "Orain arteko berrikuspen handiena izango litzateke", azaldu dute, eta, horrenbestez, "lan eta hausnarketa prozesu sakona behar du".

Ulmak eta Oronak egindako proposamenaren arabera, harreman berriak ezaugarri hauek izango lituzke:

- Kongresura atxikitutako kooperatibak izateari utziko liokete

- Ez lituzkete bete behar kongresuan onartutako arauak

- Ez lukete parte hartuko kooperatiben arteko interkooperazio eta elkartasun sistemetan

- Urtebeteko hitzarmenak sinatuko lituzkete Mondragonekin

Antza denez, ULMAk eta Oronak desadostasunak dituzte Mondragon Taldearekin, bereziki Taldeak 2016ko uztailean egin zuen kongresutik.

Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak adierazpen egin zituen Mondragonek iragan astearteaan, Donostiako Kursaalean egin zuen 2022 Kongresuaren amaieran. Defendatu zuenez, "Orona eta Ulmaren eta bertako pertsonen etorkizuna hobea izango da" kooperatiba-taldean jarraitzen badute, "balioak" partekatzen dituztelako eta "lankidetzarako benetako aukera asko" daudelako. "Elkarrekin indartsuagoak gara gero eta konplexuagoa eta ziurgabetasunez betetako mundu honetan", azpimarratu zuen.

Ucinen esanetan, bi enpresa industrialak Mondragonetik irteteak "ez die mesederik egiten ez Oronari, ez Ulmari, ez beste kooperatibei ere". Halaber, Mondragoneko organoek "ateak zabalik" dituztela eta "hitz egiten jarraitzeko erabateko prestasuna dutela" nabarmendu zuen.

Irizar taldea eta AMPO enpresa kooperatibak 2008an irten ziren Mondragon Taldetik.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X