Espainiako Gobernuak hipoteken igoerari aurre egiteko neurri berriak onartu ditu
Interes tasen igoeragatik zaurgarriak diren edo zaurgarritasun arriskuan dauden espainiar Estatuko etxeetako finantza egoera arintzea helburu, Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak neurri sorta onartu du asteartean. Espainiar Gobernuaren asmoa da neurri horiek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izatea eskuragarri, milioi bat familiari baino gehiagori hipoteka karga arintzeko, egonkortasun finantzarioa babestuta.
Testuinguru horretan, Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez, etxeek eskura dituzten neurriak zabaltzeak ekarriko du, alde batetik, "familiek hipoteka karga modu eraginkorrean arintzeko aukera gehiago izatea", eta, bestetik, "etxeek ziurtasun handiagoa izatea gastu mailan, epe ertainera eta luzera, euren beharretara eta egoera finantzariora ondoen egokitzen zaien neurria aukeratu ahal izateko".
Pedro Sanchezen Gobernuak zehaztu duenez, egun, espainiar Estatuan, 3,7 milioi hipoteka daude Euribor indizeari lotuta: "Errentak babesteko neurriei esker, eta kontuan izanik kreditu stockak behera egin duela, familien egoera finantzarioa onbideratuagoa da iraganean baino, aurreztea handiagoa dute, eta zorpetzea, aldiz, txikiagoa. Horrez gain, "egun, lau hipotekatik hiru tasa finkora ematen dituzte, batez besteko hondakin epea 10 urtera jaitsi da 2021ean, eta hipoteka ordaintzeko errentaren % 40 baliatzen duten etxeetako ehunekoak nabarmen egin du behera azken urteotan", azpimarratu du iturriak.
Ildo horretan, onartutako neurriek hiru arlotan ezarriko dituzte: alde batetik, "familia zaurgarrien tratamendua hobetuz"; bigarrenez, "beste denbora jarduketa bat zabalduz, interes tasen igoeragatik zaurgarritasun arriskuan dauden familientzat"; eta, azkenik, "kredituen aurreratutako amortizazioa errazteko eta hipotekak tasa finko bilakatzeko neurriak hartuz".
2012an onartutako Jardunbide Egokietako Kodea, hobetuta
Hala, Espainiako Gobernuak azaldu du neurrietan hobekuntzak daudela hipoteka zordun zaurgarrientzako Jardunbide Egokietako Kodeari dagokionez; 2012an onartu zuten kode hori, eta egungo egoerara moldatu nahi izan dute. Zordun zaurgarriek aukera izango dute "hipoteka mailegua berregituratzeko, interes tasa txikiagoarekin, nagusiaren bost urteko gabezian (Euribor % -0,1, egun + % 25 da)". Halaber, etxebizitza ordainean ematea eskatzeko epea bi urtera luzatu dute, eta, beharrezkoa balitz, bigarren berregituraketa egiteko aukera ere aurreikusten dute.
Gainera, "jarduketa arloa handitzeko asmoarekin", aukera ematen diete 25.200 eurotik beherako errenta duten etxeei (hau da, IPREM halako hiru; IPREM da Eragin Anizkunetako Adierazle Publikoa, eta espainiar Estatuan laguntzak, dirulaguntzak edo langabezia subsidioa emateko erreferentzia gisa erabiltzen dute), "baldin eta hileko errentaren % 50 baino gehiago hipoteka ordaintzeko baliatzen badute, baina ez badute betetzen hipoteka ahalegineko % 50eko gehikuntzako egungo irizpidea", Kodeari heltzeko, bi urteko gabeziarekin, gabezia epean tasa txikiagoarekin eta epea zazpi urtera arte luzatuz.
Espainiar Gobernuak adierazi duenez, neurria beharrezkoa da "hipoteka ahalegin handiegia egin behar duten familientzat, interes tasak igota. Bestela, premia-premiazko gastuetan murriztu beharko lukete, eta hipotekaren ordainketa arriskuan legoke"; familia horiek, hala, tratamendu egokia jasoko lukete.
Espainiako Gobernuak azaldu duenez, demagun familia batek dituela 120.000 euroko hipoteka bat eta, interes tasak berrikusita, hileroko 524 euroko kuota bat: "Bost urteko gabezia epean zehar, kuota 246 eurokoa izango da, % 50 baino gehiago txikiagoa".
Jardunbide Egokietako beste Kode bat
Gainera, neurriek proposatu egiten dute Jardunbide Egokietako Kode berri bat, "hipoteka kuotaren gorakadagatik zaurgarritasun arriskuan dauden erdi mailako klaseko zordunei karga arintze aldera", interes tasetako inguru berrira egokitzapena pixkanaka egin ahal izan dezaten: "IPREM indizea halako hiruko baino gutxiagoko errenta duten familiek baliatu ahalko dute, alegia, urteko 29.400 euroko errenta dutenek, 2022ko abenduaren 31ra arte sinatutako hipoteketan, hipoteka karga errentako % 30etik gorakoa bada, eta kargak gutxienez % 20 egin badu gora". Kasu horietan guztietan, entitate finantzarioek aukera eman beharko dute kuota hamabi hilabetez geldiarazteko, atzeratutako interes tasa baino txikiagoa den beste interes tasa bat eskainiz, eta maileguaren epea luzatzeko aukera emanez, zazpi urtera ere", zehaztu du Espainiako Gobernuak.
Halaber, iturri horrek berak azaldu duenez, "gastuak eta komisioak are gehiago murriztuko dira, tasa aldakorretik tasa finkorako aldaketa errazteko. 2023an, aurreratutako amortizazioagatik eta hipoteka tasa finkora aldatzeagatik sortutako komisioak" kenduko dituzte. Hezkuntza finantzarioa babesteko neurriak izango dira, eta aztertu egingo dute bi kodeak nola ezartzen ari diren, zorrotzago.
Jardunbide Egokietako bi Kodeetara atxikitzea boluntarioa izango da entitate finantzarioentzat, eta, sinatuta, derrigorrezkoa izango da haientzat betetzea. Kreditu bat beste pertsona batek jasoko balu (hirugarren pertsona batek), neurriak babestu beharko lituzkete, kasu horretan ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñigo Ucin izango da Ayesa Digitalen presidente ez exekutibo berria
Erantzukizun hori hartuko du Ibermatica zena Euskadira itzultzen denean hasiko den etapa berrian. Ibermatica astearte honetan sartuko da ofizialki Ayesa Digitalen.
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.