Pentsioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsioak % 8,5 igoko dira 2023an

Azaroko inflazio datua aurreratuta, aukera dago datorren urterako pentsioen errebalorizazioa kalkulatzeko. Kotizaziopeko pentsioei dagokienez, Espainiako Gobernuak Aurrekontuetan aurreikusitako gorakada baieztatu egin da; eta kotizazio gabeko pentsioek % 15 egingo dute gora.
Pentsioek % 8,5 egingo dute gora 2023an. Argazkia: EFE.
Pentsioek % 8,5 egingo dute gora 2023an. Argazkia: EFE.

Pentsioak % 8,5 igoko dira 2023an. Asteartean azaroko inflazioaren datua aurreratuta, datorren urterako pentsioen balioaren hazkundea kalkulatu dezakegu, eta, kotizaziopeko pentsioei dagokienez, Espainiako Gobernuak Aurrekontuetan aurreikusitako gorakada baieztatu egin da; kotizazio gabekoek pentsioek, aldiz, % 15 egingo dute gora.

2021eko erreformak jasota duenez, pentsioen urteroko balioa handitzea kalkulatzeko azaroaren aurreko hamabi hilabeteetan izandako urte arteko inflazio tasen batezbestekoa kalkulatu egiten da. Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera ere % 8,5 igoko da, gutxi gorabehera.

Nolanahi ere, jakiteko pentsioek zehazki zenbat egingo duten gora, azaroko KPIaren behin betiko datua izan arte itxaron beharko dugu. Espainiako Estatistika Institutuak abenduaren 14an argitaratuko du. Hori bai, KPIaren behin betiko datuetan aldaketa oso txikiak izaten dira, hamarren bat gehienez jota.

Gizarte Segurantzaren kalkuluaren arabera, pentsioek hamarren bat gora egiteak 150 milioi euroko kostua du; hortaz, % 8,5 igotzeak ekarriko du, gutxi gorabehera, 12.750 milioi euroko kostua.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X