Azpiazuk berretsi du oposizioak ez zuela aurrekontuak adosteko borondaterik
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun sailburuak berretsi du Eusko Legebiltzarreko oposizioko taldeek ez dutela aurrekontuetan akordioetara iristeko borondaterik izan.
2023ko aurrekontuak onartu eta 48 ordura Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean sailburuak azaldu duenez, "oso gustura" dago onartutakoarekin, urtarrilaren batetik aurrera "sailburuek beharrezko baliabideak izango dituztelako politikak aurrera eramateko".
Azkenean onartu dituzten zuzenketen harira (14.000 milioi eurotik gorako aurrekontutik 39 milioi), esan du "Jaurlaritzaren politikekin koherenteak" zirenak onartu dituztela, eta "akordioetara iristeko borondatearen erakusgarri" izan direla.
Izan ere, bere ustez, oposizioak egindako proposamenak "ez onartzeko" aurkeztu zituzten.
EH Bilduk kritikatu du Nafarroan eta Madrilen aurrekontuak negoziatzeko gai izan direla, baina EAEn ezetz. Horren aurrean, Azpiazuk esan du koalizio independentista "baldintza gutxiagorekin" sartu dela Nafarroako negoziazioetan, "eta han beharrezkoak ziren baldintzak, eta hemen ez".
Egoera ekonomiko orokorrari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak bete egingo direla eta atzeraldirik ez dela izango espero du. "Esperantzarako eta baikortasunerako adierazleak daude", gaineratu du, Confebaskek ere berriki atzeraldia baztertu duela gogorarazi ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioari "ez entzutea" egotzi dio Martinezek, eta esan du Osakidetza guardien eredua aldatzeko prest dagoela
Medikuen bosgarren greba astearen atarian, Osasun sailburuak onartu du lanuzteek "eragin handia" izan dutela itxaron-zerrendetan, eta jakinarazi du dagoeneko 2.500 pertsona bideratu dituztela hitzartutako kliniketara ebakuntza egitera.
4.487 milioiko salmentak lortu zituen CAFek 2025ean, aurreko urtean baino % 7 gehiago
Larunbat honetan Beasainen egindako Akziodunen Batzar Nagusian eskainitako datuen arabera, 146 milioi euroko mozkin garbia lortu zuen konpainiak 2025ean, aurreko urtean baino % 42 gehiago.
Leire kasuan ikertu duten Jesus Perez Rodriguezek dimisioa eman du Tubos Reunidoseko kontseilari independente gisa
Enpresariak gutun baten bidez aurkeztu du bere borondatez kargugabetzea, bere martxa enpresaren hartzekodunen konkurtsoaren sarrerarekin lotuta, ikertu gisa duen egoera aipatu gabe.
Elon Musk munduko lehen bilioiduna da, SpaceX burtsara atera ondoren
Konpainiaren burtsako kapitalizazioa 2,2 bilioi dolar ingurukoa da. Horrela, Nvidia, Alphabet, Apple, Microsoft eta Amazonen atzetik, AEBko enpresa kotizatu handienen taldean sartu da.
Bizkaiko Foru Aldundiak bere zerga proposamen berria aurkeztu du: kenkariak gimnasioetan eta profesionalak erakartzeko pizgarriak
Foru Aldundiak Foru Arauaren aurreproiektu bat aurkeztu du, kenkari eta zerga pizgarri berriak jasotzen dituena.
Mercedesen Gasteizko lantegia aro elektrikoan sartu da VLE modeloarekin
Alemaniako konpainiak Arabako faktoria aukeratu du bere ibilgailu elektriko berriaren munduko ekoizpena hasteko. Enpresaren etorkizun industrialerako giltzarritzat jo du ibilgailu hori.
SpaceX burtsan kotizatzen hasiko da gaur, inoizko burtsa-irteerarik handienean
Elon Musken enpresa aeroespazialak ostiral honetan egingo du debuta Nasdaq indizean, SPCX etiketarekin eta titulu bakoitzeko 135 dolarreko prezioarekin. 555,6 milioi akzioko eskaintza publikoarekin 75.000 milioi dolar erakarriko ditu, eta inoizko merkaturatze handiena izango da.
Tubacexek aldi baterako lan-erregulazioa ezarriko du Araban, Ormuzko itxieraren ondorioengatik
Enpresak asteartean jakinaraziko die sindikatuei noiz hasiko den eta zenbat iraungo duen erregulazioak.
Euskadin eta Nafarroan egonkor jarraitzen du inflazioak, prezioen igoera arina egon den arren
Maiatzean, % 0,2 hazi da KPIa Euskadin eta % 0,1 Nafarroan, eta urtearteko tasa % 3,2an mantendu da bi erkidegoetan, INEk ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.
Errenteria, Etxebizitzaren Premiazko Neurriei buruzko Lege berriari heldu dion lehen herria
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak pozik hartu du Gipuzkoako Udalaren erabakia, eta nabarmendu du EH Bildu legea "kontrarreforma" gisa izendatzetik udalerriko proiektu nagusietako bat garatzeko erabiltzera igaro dela.