Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enplegu Departamentuak onartezintzat jo du hautagai bati lan-elkarrizketa batean arropa kentzea eskatzea

Lan Ikuskaritzak ofiziozko ikerketa bat abiarazi du, Meccti. enpresako hautaketa-prozesuan parte hartu zuen emakumeetako batek sare sozialetan argitaratutako bideo bat dela medio. Enpresak barruko arropan geratzea eskatu zien Kuwait Airwayseko hegaldi-azafatetarako hautagaiei.
Azafata bat hegaldi batean. Argazkia: Pixabay.
Azafata bat hegaldi batean. Argazkia: Pixabay.

Joaquin Perez Rey Espainiako Estatuko Enplegu idazkariaren ustez, lanpostu baterako hautagai den pertsona bati barruko arropetan geratzea eskatzea "pertsonen duintasunaren aurka egiten duen praktika onartezina da".

"Enplegurako errekrutatze-mekanismoek ezin dute hain modu larrian inbaditu intimitatea eta duintasuna", esan du Perez Reyk langabeziaren prentsaurrekoan, Meccti erreklutamendu-enpresaren kasuaz galdetu ostean. Izan ere, Kuwait Airwaysen hegaldiko azafatak izateko hautagaiei barruko arropetan geratzea eskatu zien.

Perez Reyk azaldu duenez, Lan Ikuskaritzak ofiziozko ikerketa bat abiarazi du, hautaketa-prozesura joan zen emakumeetako batek sare sozialetan argitaratutako bideo baten ondorioz.

Lan Ministerioaren arabera, ez dago jasota kaltetuetako batek ere bide formaletatik salaketa jarri duenik.

Ikuskaritzak, halaber, gertakariak delitu izan daitezkeen ere ikertzen du, Fiskaltzari jakinarazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X