LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko metalgintzaren gatazkan Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu dute CCOO, LAB eta UGT sindikatuek

Lan eta Enplegu Sailetik dagoeneko esan dute prest daudela bitarketari lanak egiteko, betiere, bi aldeek hori eskatzen badute.
Imagen de una de las movilizaciones llevadas a cabo por los sindicatos el pasado mes
Imagen de una de las movilizaciones llevadas a cabo por los sindicatos el pasado mes. Foto: EFE

Bizkaiko metalgintzaren gatazkan Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu dute negozioazio mahaian gehiengoa ordezkatzen duten CCOO, LAB eta UGT sindikatuek.  11 greba egun eta dozenaka mobilizazioren ondoren, hitzarmen berri bat adosteko patronalarekin abiatu zuten negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute langileen ordezkariek, eta horregatik, premiazko ikusten dute Lan eta Enplegu Sailak esku hartzea, konponbidea aurkitzeko.

Sindikatuen eta FVEM patronalaren arteko azken bilera abenduaren 21ean egin zen, eta inolako akordiorik gabe amaitu zen. Hurrengo hitzordu baterako datarik ere ez zen ipini. Agertoki horrekin, blokeo egoera "erabatekoa" dela eta FVEM patronalak negozioazioa "mespretxatzen" duela salatu dute sindikatuek. 

Bere aldetik, Lan eta Enplegu Sailetik dagoeneko esan dute prest daudela bitarketari lanak egiteko, betiere, bi aldeek hori eskatzen badute. Iturri horrek jakinarazi duenez, "ez atzera ez aurrera zeuden beste hainbat gatazkatan" ere esku hartu izan dute, egoera bideratuz.

Halaber, Jaurlaritzaren arabera, Idoia Media Lan eta Enplegu sailburuak berak, joan den abenduaren 2an, Eusko Legebiltzarrean bere burua eskaini zuen bitartekari lanak egiteko, EH Bilduk egindako galdera parlamentario bati erantzunez eta metalgintzako ordezkari sindikalak bertan zirela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X