Bilbao Exhibition Center
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BECek 135 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen EAEko BPGan, 2022an

232 ekitaldi egin zituzten bertan, eta 2.664 lanpostu sortu. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 17,2 milioi euro bildu zituzten ekitaldi horiei esker.
Bilbao Exhibition Centre. Argazkia: Gonzalo Elorza
Bilbao Exhibition Centre. Argazkia: Gonzalo Elorza

2022an Bilbao Exhibition Centren egindako ekitaldiek 135,3 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuten Euskal Autonomia Erkidegoaren BPGan, asteazken honetan argitara emandako txostenenean jaso dutenez.

232 ekitaldi egin zituzten bertan, eta 2.664 lanpostu sortu. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 17,2 milioi euro bildu zituzten ekitaldi horiei esker.

Ekitaldi horiek hiru kategoriatan banatu zituzten: Azokak (guztira 21, eta 2.138 erakusketari), Batzarrak (guztira 181) eta Bizkaia Arena (30 kontzertu).

Orotara, 621.609 bisitari jaso zituen BECek, 297 egunean.

Aipatutako txostenean ikus daiteke, halaber, gastuaren % 74 erakustazokan bertan izandako ekitaldietatik kanpo egin zela: ostalaritzan (% 48), garraioan (% 16), aisi eta kultur ekitaldietan (% 8) eta txikizkako salmentan (% 2), hain zuzen ere,

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X