Espainiako barne produktu gordina % 5,5 hazi zen 2022an, aurreikusitakoa baino puntu bat gehiago
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) 2022ko azken hiruhilekoari dagozkion ekonomia-datuen txostena kaleratu du. Bertan azaltzen denez, hiru hilabete horietan % 0,2 egin zuen gora herrialdeko barne produktu gordinak (BPG) eta, beraz, urte osoko datua % 5,5ean gelditu da.
Azken bi urteetan, 2021ean eta 2022an, maila berean egin du gora Espainiako ekonomiak; bietan % 5,5ekoa izan da datua. Hori horrela, Covid-19aren etorrerak sortu zuen krisiaren ondoren, herrialdeko ekonomiak gora egin duela diote datu hauek. Izan ere, % 11,3ko jaitsiera izan zuen garai hartan.
Datu erreala aurrez hainbat erakundek egindako aurreikuspena baino altuagoa izan da. Gobernu espainiarrak % 4,4koa izango zela aurreikusi zuen, Nazioarteko Diru Funtsaren hitzetan % 5,2koa izan zitekeen eta Espainiako Bankuak % 4,6an jarri zuen zenbakia.
Espainiako Ekonomia Ministerioan baikortasunez hartu dute INEren txosten hau. "Nazioarteko egoerak zalantza ugari sortzen" dituen garaian datu hauek jasotzeak Espainiako ekonomiaren "sendotasuna eta erresilientzia agerian uzten duela" azpimarratu dute.
Datuak xehetuz, Ekonomia Ministerioak esportazioen garrantzia azpimarratu nahi izan du; atzerriko eskaerenak baitira BPGaren datu orokorretik 2,6 puntu. Barne eskaeretatik, berriz, 2,8 puntu eratorri dira eta, Ministerioaren hitzetan, inflazioaren kolpeari eta kosteen igoerari "ongi eutsi" zaio.
Nadia Calviño buru duen sailetik adierazi dutenez, "azken finean, Espainiak ia berreskuratu du pandemiaren aurretik zuen BPGaren maila" eta etorkizunera begira baikor azaldu dira; "datuak hobeak" izan daitezkeenaren aurreikuspena egin dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Tamara Yague, Confebasken presidentea: "Zer ekarpen egiten dio ELAk herrialdeari?"
Tamara Yague Confebasken presidenteak mezu gogorra helarazi du ELA sindikatu nagusiaren aurka, sindikatuak patronalaren aurkako salaketa aurkeztu ostean. Yaguek kritikatu du sindikatuak borrokara jotzen duela bide bakar gisa, elkarrizketaren eta negoziazioaren kaltetan.
Oposizioko taldeek osoko zuzenketak aurkeztu dizkiete Arabako aurrekontuei
Oraingoz, Foru Gobernuak ez du aurrekontuak aurrera ateratzea bermatuta, eta elkarrizketak izaten jarraitzen du, batez ere Elkarrekin Podemosekin. Talderen baten babesa edo abstentzioa lortzen ez badu, aurtengo kontuak luzatu beharko ditu.
Sindikatuek greba mugagabea deitu dute urtarrilaren 27tik aurrera eta asteartero Osasun Ministerioari profesional guztientzako Esparru-Estatutua eskatzeko
Mahaiak Osasun Sistema Nazionaleko langile guztien lan-baldintzak hobetzea du helburu, sanitarioena eta ez sanitarioena, "salbuespenik gabe, pribilegiorik gabe eta distortsiorik gabe". Ministerioa sindikatu mediku batzukein Estatutua paraleloan negoziatzen ari dela kritikatu dute.
Ayesaren etorkizuneko egoitza Zamudion edo Donostian egongo da
Eusko Jaurlaritzak, BBK Fundazioak eta Kutxabankek sortutako Indar funtsak osatutako partzuergoak irabazi du Ayesaren dibisio teknologikoa erosteko eskaintza, eta akordioa urte amaierarako itxita egotea espero du.
Jauregi: "Lanean tinko jarraitzen dugu gure herrian industria errotzen dela bermatzeko... Beti kuadrillan"
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Gipuzkoako Enpresa Foroan parte hartu du, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak, BBK fundazioak eta Kutxabankeko Indar funtsak osatutako partzuergoak Ayesaren dibisio teknologikoa erosteko esklusibotasun-akordioa sinatu duela.
Eusko Jaurlaritzak, BBK-k eta Kutxabankek Ayesa erosteko egindako eskaintza gainerako inbertitzaileei gailendu zaie
Erosketaren helburua, Mikel Jauregi Industria sailburuak aurreratu zuenez, antzinako Ibermatika Euskadin errotuta mantentzea da.
50 basurde hil aurkitu dituzte Katalunian, txerri-izurriak kaltetutako eremuan
Nekazaritza Ministerioak gorpuak aztertuko ditu, kutsatuta dauden ala ez argitzeko. Oraingoz, 9 dira animaliak eman dute positibo.
Espainiako Gobernuak iragarri du 1.280 milioi euroko neurri-sorta jarriko duela martxan ibilgailu elektrikoa sustatzeko
2026an 400 milioi euroko partida onartuko da herritarrek auto elektrikoa eros dezaten zuzeneko laguntzetarako. Laguntza horiek Espainiako Gobernuak kudeatuko ditu, eta ez autonomia erkidegoek, orain arte bezala.
EAEko BPGa %2,3 hazi da hirugarren hiruhilekoan, eta 13.450 enplegu sortu dira
Euskadiko ekonomiak apur bat bizkortu du hazkunde-erritmoa, eta 13.000 lanpostu baino gehiago sortu dira, nahiz eta kanpo-sektorearen bultzada moteldu den esportazioen beherakadaren ondorioz.
Arabako Foru Aldundiak esan du ez dagoela txerri-izurria lurraldera iritsiko den susmorik, baina "erne" dagoela
Foru-zaindarien eta ehiztarien kolektiboaren bidez indartuko du zaintza.