Banketxeen emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CaixaBankek 3.145 milioi irabazi ditu 2022an, Bankiarekin egindako bat-egitearen eragina gorabehera

2021ean baino ia % 30 gehiago da. Interes tasen igoera tarteko, marjinak handitu ditu finantza erakundeak, eta batez ere horri zor zaio etekinen gorakada. Fusioak % 40 apaldu ditu CaixaBanken emaitzak.
Gonzalo Gortazar Caixabankeko kontseilari delegatua.
Gonzalo Gortazar Caixabankeko kontseilari delegatua, artxiboko argazki batean. EFE

CaixaBankek 3.145 milioi euroko etekin garbia izan du 2022an, aurreko ekitaldian baino % 29,7 gehiago, finantza erakundeak ohar batean jakinarazi duenez. 

Entitatearen banku negozioa —core izeneko diru-sarrerak— % 5,8 hazi dira, interes tasen igoerak marjinak handitu baititu. Gora egin dute, halaber, aseguruen kontratuengatik lortutako diru-sarrerek (% 33) eta bankuko komisioek (% 1,7).

Dena dela, Bankiarekin egindako bat-egiteak % 39,8 apaldu ditu Jose Ignacio Goirigolzarri buru duen banketxearen emaitzak. 

CaixaBankeko administrazio kontseiluak akzioko 0,2306 euroko dibidendua ordaintzea proposatuko dio akziodunen batzarrari, apirilean. 2021ean baino % 58 gehiago da, eta etekin garbiaren % 55. Emaitzaren portzentajeari erreparatuta, Espainiako banketxe handiek egingo dute banaketa altuena da. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X