Bilboko aireportua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak Loiuko aireportuaren kontrol-dorrea pribatizatuko du

Garraio Ministerioak kontsulta publikora atera du aire-trafikoa kontrolatzeko zazpi dorre berri pribatizatzeko proiektua, horien artean, Bilbokoa. Estatuko hamabi dorre daude jada pribatizaturik.
Loiuko aireportuaren kontrol-dorrea. Irudia: EITB
Loiuko aireportuaren kontrol-dorrea. Irudia: EITB

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak kontsulta publikora atera du aire-trafikoa kontrolatzeko zazpi dorre berri pribatizatzeko proiektua, horien artean, Bilbokoa. Hamabi dorre daude jada pribatizaturik.

Ministerioak 20 eguneko epea jarri du inplikatutako eragileek testuari alegazioak eta iruzkinak aurkezteko.

Ministerioko iturriek asteazkenean baieztatu zutenez, Aena aireportuen kudeatzaileak eskatuta ireki da prozesua, ekimen pribatuari ateak azabaltzeak sektorearen lehiakortasuna hobetuko duela eta prezioak jaitsiko dituela uste baitu.

Aenaren akzioek % 2,25 egin dute gora gaur, 143,10 eurora iritsi arte. Hala, Aenaren akzioak Espainiako burtsaren igoerarik handiena izan du. Horrela, aireportu kudeatzailearen balioa % 19,6 aregotu da azken hiru hilabeteetan.

CCOO eta USCA sindikatuek bost greba egun deitu zituzten hil honen hasieran, otsaileko astelehenetan, FerroNATS eta Saerco enpresek osatutako APCTA patronalarekin pribatizatutako dorreetako hitzarmen kolektiboaren negoziazioek porrot egin zutelako.

USCAk salatu duenez, "lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea murriztearen kontura" egingo dute, "adibidez, low cost kontrolatzaileak jarriz".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X