Gutxieneko soldata 1.080 eurora igotzea onartu du Ministroen Kontseiluak
Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) 1.080 eurora igotzea 14 ordainsaritan, Espainiako Gobernuak, CCOOk eta UGTk adostuta. Neurriak atzeraeragina izango du urtarrilaren 1etik aurrera.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak asteburuan Malagan baieztatu zuen LGSren Errege Dekretua aste honetan iritsiko zela Ministroen Kontseilura, otsailaren 9an, iragan ostegunean, entzunaldi eta informazio publikorako epea amaitu ostean.
Horrela, Espainiako Gobernuak legealdiaren amaieran bete du 2023an lanbide arteko gutxieneko soldata batez besteko soldataren % 60an kokatzeko konpromisoa. Gainera, ez da baztertzen Exekutiboak eta gizarte-eragileek urte erdi barru gutxieneko soldata berriro berrikustea, behar izanez gero inflaziora egokitzeko.
Espainiako turismo sektorea izango da igoera horren onuradun nagusietako bat. Aldi baterako eta sasoikako langileen kasuan, enpresa berarentzat lanean 120 egunetik gora eman ezean, soldataren zenbatekoa ezin izango da 51,15 eurotik beherakoa izan jarduneko legezko lanaldi bakoitzeko.
Orduko lan egiten duten etxeko langileen kasuan, lan egindako ordu bakoitza 8,45 euroan ordainduko da 2023an, ordainsari-kontzeptu guztiak, aparteko haborokinak, atsedenaldiak eta oporrak barne hartuta.
% 8ko igoera hori 2019tik izan den handiena da, orduan Espainiako Gobernuak % 22,3 handitu baitzuen gutxieneko errenta hori. 2020an, igoera % 5,6koa izan zen, eta 2021ean luzatu zen, harik eta urte horretako irailean % 1,6ko igoera berri bat onartu zen arte, hil horren 1etik 2021eko abenduaren 31ra arte aplikatu beharrekoa. 2022an, lanbide arteko gutxieneko soldatak % 3,6ko igoera izan zuen, eta 1.000 eurokoa izan zen 14 ordainsaritan.
Edozein kasutan, ELA sindikatuak ohartarazi du lanbide arteko gutxieneko soldatak ez duela bermatzen Europako Gutun Sozialak ezarritakoa. Azaldu duenez, EAEn gutxieneko soldata jasotzen duten 55.000 langileen kasuan (ez dago Nafarroako datu ofizialik) 1.400 euro jaso beharko lituzkete. Are gehiago, Hego Euskal Herriko langileak Europak ezarritako batez besteko soldataren azpitik geldituko dira eta erosteko ahalmena galtzen jarraituko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.