epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehia Batzordeak zigortutako EAEko enpresa baten errugabetasuna berretsi du Gorenak

AVEko kontratuak elkarbanatzea egotzita, 1,2 milioi euroko zigorra ezarri zion Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak Amurrio Ferrocarril y Equipos (AMUFER) enpresari. Zigor hura baliogabetu zuen iaz Auzitegi Nazionalak, eta orain, ebazpen hori baieztatu du Gorenak.
Guardia Zibilak hainbat miaketa egin zituen zigortutako lau enpresatan.
Guardia Zibilak hainbat miaketa egin zituen zigortutako lau enpresatan. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak 2016an zigortutako Amurrio Ferrocarril y Equipos (AMUFER) enpresaren errugabetasuna berretsi du Auzitegi Gorenak, enpresak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Batzordeak 1,2 milioi euroko zigorra ezarri zion Arabako enpresari, hiru konpainiarekin AVEko kontratuak elkarbanatzea egotzita. 

Aurretik, iazko urtarrilean, Auzitegi Nazionalak emandako epaia berretsi du Gorenak. Ebazpenean, Amurrioko enpresak emandako argudioak ontzat eman zituen Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salak. Konpainiak bere errekurtsoan argudiatu zuenez, zigortutako lau konpainiek aldi baterako enpresa-elkartea osatu zuten Adifen helburua zelako AVEko trenbide osagarri horiek "Espainiako eskarmentu handiko enpresek egitea, puntako teknologiarekin eta oso epe laburrean". Horrela, "ezinbestekoa" zen enpresa-elkarte bat eratzea, teknologiak bateratzeko, eskariaren bolumen handiari zein epe laburrei erantzun ahal izateko. Auzitegi Nazionalak arrazoia eman zion AMUFER enpresari, eta epaiketako kostak ordaintzera zigortu zuen Lehia Batzordea. 

Batzordeak, baina, helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean. Urtarrilean emandako epaian, Auzitegi Nazionalaren tesia berretsi du Gorenak. AMUFER enpresak epaitegietan emandako zazpi urteak deitoratu ditu: "Egindako kaltea inork konponduko ez badu ere, denborak arrazoia eman digu eta justiziak argi eta garbi egin du Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordearen ebazpen bidegabe horren kontra".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X