IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Europako Banku Zentralaren bilera, pentsioen erreformak eta animalien ongizaterako legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Credit Suisse banketxea
Credit Suisse banketxea. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Europako Banku Zentralaren bilera: Egintzat jotzen zena zalantzan dago orain. Credit Suissek burtsan izandako beherakadak —atzokoan balioaren laurdena galdu zuen— Europako merkatuetan eta batez ere finantza sektorean izua zabaldu duenean, erabaki zaila hartu behar du Europako Banku Zentralak: inflazioari galga jartzeko, iragarri zuen bezala, diruaren prezioa % 0,50 igo edo merkatuetako mamuak uxatu eta hazkundea apur bat apaldu (% 0,25 bakarrik igota). 

- Pentsioen erreformak Frantzian eta Espainian: Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroak pentsioen erreformaren azken blokea sinatu du bart, Bruselaren eta sindikatuen babesarekin. Bestalde, Emmanuel Macronen Gobernuaren pentsioen erreformak hil edo biziko eguna du gaur, aurrera ateratzen bada soka luzea ekarriko baitu gizartean eragindako harrabotsak.

- Animalien ongizatearen legea: Gaur, ostegunarekin, bukatuko da animalien eskubideak eta ongizatea babesteko legearen izapidetzea. Senatuan erantsitako zuzenketak eztabaidatu eta horien inguruan erabaki beharko du Kongresuak; hori eginda, behin betiko testua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko prest egongo da. Okerrik ezean, sei hilabete barru sartuko da indarrean. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X