greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu "gehiegizkoak" jarri dituela salatu dute Osakidetzako garbiketako langileek

LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen esanetan, gutxieneko zerbitzuak handitu dituzte, % 50eraino. ELAk salatu duenez, bestalde, Osakidetzak aparteko garbiketa bat egiteko eskatu zuen ostiralean, greba eskubidea urratuta.
20230320142004_garbitzaileak-osakidetza_
18:00 - 20:00
Osakidetzan azpikontratatutako garbiketa langileek greba egingo dute datozen bi asteetan

Osakidetzako garbiketan azpikontratatuta lan egiten duten langileek greba ziklo berri bati ekin diote gaur, eta salatu dute, deialdi honetarako Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak handitu dituela, beharginen erdiraino. 

"Gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak eta neurrigabeak dira", kritikatu du Bittor Gonzalez LAB Zerbitzu Pribatuetako Federazioko arduradunak. "Beharginok hirugarren mailakoak dira lan baldintzei dagokienez, baina greba egiten dutenean oinarrizkoak balira bezalako gutxieneko zerbitzuak ezartzen dizkiete", adierazi du. 

Hiru lurraldeetan 2500 bat langile, ia denak emakumeak, aritzen dira Osakidetzarako garbiketa lanak egiten, azpikontratatuta. Bi astez greba egitera deitu dituzte LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek. ELAk ere lanuzteak ditu deituta (otsailaren 27an hasi ziren eta apirilaren 3an bukatuko dute). 

Gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan mobilizazio eta manifestazioak egin dituzte. Gasteizen, esaterako, Txagorritxu Ospitaleko kanpo kontsultetako eraikinetik abiatu dira, "Garbiketa borrokan. Funtsezkoak bagara baldintza duinak" lelopean. 

Gonzalezek lau sindikatuen izenean azaldu duenez, beharginon aldarrikapen nagusia homologazioa da, hots, Osakidetzaren garbiketa langileen baldintza berak izatea, lan bertsuak egiten baitituzte. Bost urte daramatzate hitzarmena berritzeko negoziazioetan. 

Horren hitzetan, neurri hori jasota dago enpresekin egindako aurreko akordioetan, baina ez da betetzen "Osakidetza eta enpresa esleipedunak homologazio erritmoa apurtzen ari direlako". Osakidetzaren beraren jarrera ere deitoratu du Gonzalezek: "Hainbatetan jo diogu atea, ez gaitu hartzen, ez digu erantzuten, baina dagokiguna eskatzen eta defendatzen jarraituko dugu". 

ELA: "Osakidetzak eta Optima enpresak greba eskubidea urratu dute"

Bestalde, ELA sindikatuak salatu du Jaurlaritzak, greba gorabehera, aparteko garbiketa eskatu zuela Donostia Ospitalean. Sindikatuaren arabera, "Osakidetzak eta Optima enpresa esleipedunak langileen greba eskubidea urratu dute".

Sindikatuak ohar bidez esan du Donostiako erietxean egindako garbiketa "erabaki politiko bati" erantzuten diola eta gatazka "garbiketa langileei karrera profesionala ordaintzean" bukatuko dela. 

Azkenik, gatazkaz galdetuta, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du espero duela laster bukatzea: 

20230320111920_gotzone-sagardui_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X