IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Pentsioen erreforma, martxoko inflazioaren aurrerapena eta osoko bilkura Legebiltzarrean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
pensionistas-bizkaia-efe
pensionistas-bizkaia-efe

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pentsioen erreforma: Pentsioen sistema publikoa erreformatzen duen lege-dekretua gaur bozkatuko dute Kongresuko osoko bilkuran, eta Espainiako Gobernuak nahikoa babes lortu ditu baliozkotzeko. PPk eta Voxek zer bozkatuko duten ikusteko dago.

- Martxoko inflazioaren aurrerapena: Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) martxoko Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) datu aurreratua argitaratuko du gaur. Otsailean inflazioa hamarren bat igo zen, eta urte artekoa % 6an kokatu, elektrizitatearen eta elikagaien garestitzeagatik.

- Osoko bilkura Legebiltzarrean: EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek herrialdeen erabakitzeko eskubidearen aldeko akordioa onartuko dute Eusko Legebiltzarrean egingo den osoko bilkuran. Besteak beste, Espainiako Konstituzioa erreformatzea proposatuko dute, errepublikari eta erabakitzeko eskubideari bidea zabaltzeko. Eztabaida amaitu ondoren, Josu Etxaburu Gure Esku plataformako bozeramaileak agerraldia egingo du Legebiltzarreko atarian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X