Durangoko Epaitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera geratu da Durangoko epaitegian agertu behar zuten teknikarien deklarazioa

Justizia Administrazioan egiten ari diren grebak eragotzi du Ingurumen Saileko hiru teknikarien deklarazioa.
Zaldibarko zabortegia.
Zaldibarko zabortegia. Artxiboko argazkia: EFE

Zaldibarko zabortegiaren auzian zuhurtziagabekeriaz prebarikatzea egotzita ikertutako Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko hiru teknikarik deklaratu behar zuten gaur Durangoko epaitegi batean, baina Justizia Administrazioan egiten ari diren grebak bertan behera utzi du epaiketa.

Ingurumen Sailburuordetzako Ikuskaritza Zerbitzuko teknikari gisa deitu zituzten, 2011ko martxoaren 24ko Ingurumen Baimen Bateratua Verterri emateko prozesuan esku hartu zutelako. Baimen horrek "2007ko urtarrilaren 22ko Ingurumen Baimen Bakarra eraginkor bihurtu zuen, eta zabortegia ustiatzen hastea ahalbidetu zuen".

Zaldibarko zabortegia Verter enpresak kudeatzen zuen, eta 2020ko otsailaren 6an behera etorri zen. Luiziak bi langile lurperatu zituen: Alberto Sololuze (2020ko abuztuan aurkitu zituzten haren gorpuzkiak) eta Joaquin Beltran (haren gorpua ez zuten aurkitu, bilaketa lanetan 15 hilabete eman eta 450.000 metro kubiko arakatu arren).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X