Lan eskaintza publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

114 lanpostuko lan eskaintza publikoa egingo du Bilboko Udalak

Euskararen ezagutzari dagokionez, 91 lanpostutan nahitaezko baldintza izango da plaza horri dagokion maila egiaztatzea; gainerako 23 lanpostuetan, ez.
Bilboko Udala
Bilboko Udala

Bilboko Udalak lan eskaintza publiko berri bat onartu du gaurko bilkuran, 2023rako. 114 lanpostuko enplegu eskaintza izango da. Gainera, barne sustapenerako 24 plaza eskainiko ditu.

Euskararen ezagutzari dagokionez, 91 lanpostutan nahitaezko baldintza izango da plaza horri dagokion hizkuntza-maila egiaztatzea; gainerako 23 lanpostuetan, ez.

Era berean, desgaitasunak dituzten hautagaientzat 4 plaza gordeko dituzte. Beraz, kolektibo horrentzat gorde beharreko gutxieneko kopurua (% 2) gaindituko du Udalak. Izan ere, guztira, Bilboko Udaleko 2.466 lanpostuetako 52 izango dira horientzat gordetakoak.

Kategoriak

Hauek dira eskainitako 114 plazak: 59 udaltzain; hiru suhiltzaile; administrazio orokorreko teknikari bat; bi arkitekto; ingeniari bat; albaitari bat; agronomia-ingeniari bat; drogamenpekotasuneko teknikari bat; hiru arkitekto; gizarte-langile bat; enpresa-erizain bat; 12 administrari; hiru delineatzaile; obretako inspektore bat; liburutegi-laguntzaile bat; laborategiko laguntzaile tekniko bat; informatikako laguntzaile tekniko bat; automozioko laguntzaile tekniko bat; ofizioetako bederatzi ofizial, eta 11 menpeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X