LEHORTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehorteak kaltetutako nekazarientzako 784 milioi euroko laguntzak onartu ditu Espainiako Gobernuak

Lehen sektoreari laguntzeko neurri horien artean daude, diru-laguntza zuzenak, zerga beherapenak, eta maileguak eta finantzazio bideak.
Lehortearen irudia Guardian. Artxiboko argazkia: Jose Luis Ruiz Larrinaga
Lehortearen irudia Guardian. Artxiboko argazkia: Jose Luis Ruiz Larrinaga

Espainiako Gobernuak lehorteari aurre egiteko neurriak onartu ditu, Ministroen Kontseiluak gaur goizean egin duen ezohiko bileran. Zehazki, lehortea jasaten ari diren lehen sektoreko nekazari eta abeltzainentzat 784,2 milioi euroko balioa duten hamar neurri sorta onetsi ditu. Horien artean daude, diru-laguntza zuzenak, zerga beherapenak, eta maileguak eta finantzazio bideak.

Laguntza zuzenen arloan, lau partida nagusi aipatu ditu Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak: nekazariek lehorteari aurre egiteko dituzten aseguruak ordaintzeko % 70eko diru-laguntza, 355 milioi euro haragiaren eta esnearen sektorean ari diren abeltzainei bideratzeko, 276,7 milioi nekazaritzarako, eta 5 milioi apikulturarako. 

Zerga alorrean, lehortearen eraginez beren etekin garbia % 20-30 murriztu duten nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsiko ditu.

Halaber, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) murrizketak aplikatuko zaizkie moduluen sistemaren arabera zergak ordaintzen dituzten nekazari eta abeltzainei.

Bestalde, gaurko neurriek ahalbidetuko dute enpresa eta autonomoentzako gizarte kuotak atzeratzea eta nekazaritzako dirulaguntzak jasotzeko beharrezkoak diren gutxieneko lanegunak murrizte.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X