Hauteskunde sindikalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELA da 2023an ordezkari gehien lortu duen sindikatua, eta Hego Euskal Herriko lehen indar gisa indartu egin da

Hauteskundeen epealdi trinkoa bukatzear, ELA % 40,79ko langara iritsi da EAEn eta % 23,24ko langara Nafarroan.
Joseba Villarreal eta Amaia Muñoa, sindikatuak Donostian eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: ELA
Joseba Villarreal eta Amaia Muñoa, sindikatuak Donostian eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: ELA

Hauteskunde sindikalen epealdi trinkoa bukatzear, ELAk sendotu egin du euskal langile klasean duen gehiengoa: 2023ko apirileko itxierako datu ofizialen arabera,

% 40,79ko ordezkaritza du EAEn (2022ko itxieran bezala) eta % 23,24koa Nafarroan (% 0,15 gehiago).

Horrenbestez, ELAk 8.920 ordezkari ditu enpresetan, iazko amaieran baino 103 gehiago, eta azken lau hilebete hauetan ordezkari gehien lortu dituen sindikatua izan da. Datuon berri eman dute gaur prentsaurrekoan, Donostian, Amaia Muñoa idazkari nagusiaren albokoak eta Joseba Villarreal Hauteskunde Sindikaletako arduradunak.

Sindikatuak gora egin du Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta gehiengoari eutsi dio Araban. Gainera, Hego Euskal Herrian, beste sindikatuekiko aldea sendotu du hiru federaziotan: Industria eta Eraikuntza alorrean, % 37,26ko ordezkaritza du; Zerbitzuetan, % 33,88koa, eta Gizalan-Zerbitzu Publikoetan, %39,60koa.

Amaia Muñoak esan duenez, "langile klaseak gehiengoz sostengatzen du ELAren apustua: lan eta bizi baldintzak hobetzea sindikatua jendearen zerbitzura jarriz, sektore eta lantokietan antolatzeko eta borrokatzeko gauza izan dadin". "Lan horren emaitza dira azken hilabeteetan sinatutako lan hitzarmenak", gaineratu du.

Sindikatuak esker ona adierazi die botoa eman eta beragan konfiantza jarri dutenei, eta ELAko militanteen lana nabarmendu du, emaitzak lortzeko "ezinbestekoa" baita.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X