prezioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko KPIa % 3,2ra jaitsi da maiatzean eta azpiko inflazioa % 6,1ean kokatu

2021eko uztailetik izandako tasarik baxuena da. Batez ere erregaien merkatzeak eragin du beherakada, eta maila txikiago batean, elikagaien prezioak hainbeste ez garestitzeak.
Erregaiak merkeago daude orain.
Erregaien merkatzeak eragin du KPIaren beherakada. Argazkia: EFE

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa bederatzi hamarren, % 3,2ra, jaitsi da maiatzean, 2021eko uztailetik  izandako mailarik baxuenean kokatuta. Halaber, azpiko inflazioa % 6,1ean kokatu da. 

Biak ala biak datu aurreratuak dira, INE Espainiako Estatistika Institutuak emandakoak. Behin betiko datua ekainaren 13an kaleratuko dute. 

Aurreko hilabeteetako joera hautsi da, horrenbestez, maiatzean. Izan ere, apirilean zortzi hamarren egin zuen gora inflazioak eta % 4,1ean kokatu zen, INEren datuen arabera. 

Erregaiak asko merkatu dira, eta horri egotzi dio beherakada INEk. Gainera, elikagaien prezioak ez dira iazko maiatzean bezainbat igo, eta horrek ere lagundu du. 

Azpiko inflazioari —energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena— dagokionez, bost hamarren jaitsi da, % 6,1eraino. Hala, KPI orokorra baino 2,9 puntu gorago dago, hots, 2022ko uztailetik izandako tasa baxuenean. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X