KPIa % 4,1eraino igo da apirilean eta azpiko inflazioa % 6,6ra jaitsi da
Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 4,1eraino igo da apirilean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuen arabera. Martxoan, urte arteko tasa % 3,3koa izan zen, zortzi hamarren txikiagoa.
Urte arteko inflazioak beheranzko joera eten, eta gora egin du berriro, batez ere, argindarraren prezioa iazko apirilean baino gutxiago jaitsi delako eta erregaien prezioak, aldiz, iaz ez bezala, gora egin duelako.
Aitzitik, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak iazko apirilean baino gutxiago garestitu dira.
Urte arteko datuak nabarmen behera egin badu ere, prezioek gora egiten jarraitzen dute oraindik.
Azken hilabeteko bilakaera kontuan hartuta, berriz, prezioak sei hamarren garestitu dira martxotik apirilera.
Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, % 6,6raino jaitsi da apirilean, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. Martxotik apirilera, berriz, puntu bat igo da.
Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, elikagaiak % 16,5 garestitu dira iazko martxotik aurtengo martxora, otsailean baino hamarren bat gutxiago. % 16,6koa izan zen tasa orduan, 1994tik izandako altuena. Gainera, orain elikagaiak gehiago garestitu daitezke lehorteagatik. EITBk Garlan Arabako kooperatibako teknikari eta nekazariekin eta Arkaitz Urdapilleta ekonomilariarekin aztertu du egoera.
Apirileko datu aurreratua datorren hilaren erdialdean baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.