LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko AP-8 autobideko langileek 11 greba egun deitu dituzte ekaina eta uztaila bitartean

Lanuzteak ekainaren 16, 17, 18, 23, 24, 25, 29 eta 30ean eta uztailaren 1, 2 eta 3an izango dira, Gesbisa enpresak egindako langile-murrizketaren aurka protestan. ELAk adierazi du negoziazioek 18 hilabete baino gehiago daramatzatela blokeatuta.
AP-8ko ordainleku bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
AP-8ko ordainleku bat. Artxiboko argazkia: EITB Media

Bizkaiko AP-8 autobideko langileek 11 greba egun deitu dituzte ekaina eta uztaila bitartean, Gesbisa enpresak egindako murrizketak salatzeko, ELAk jakitera eman duenez. Hala, zortzi lanuzte egingo dira ekainean (ekainaren 16, 17, 18, 23, 24, 25, 29 eta 30ean) eta hiru uztailean (uztailaren 1, 2 eta 3an).

Sindikatuak ohar baten bidez adierazi duenez, azken urteetan Gesbisak "lanpostuak murrizten eta lan-baldintzak aldatzen" jardun du, eta, orain, "langileen baldintzak okerrera" egingo dutela ohartarazi.

Negoziazioek 18 hilabete baino gehiago daramatzate blokeatuta, eta horren aurrean sindikatuak adierazi duenez, "Bizkaiko Foru Aldundiak Interbiak sozietate publikoaren bidez azpikontratatutako zerbitzu publikoa izan arren, azken hilabeteotan ez da egon eta ez du erantzukizunez jokatu".

Bien bitartean, Gesbisa enpresa emakidadunak azpimarratu du ezin diela langileen aldarrikapenei erantzun, errepide honen ustiapena esleitzeko erabili zen baldintza-agiria egokia delako.

Gesbisako enpresa-batzordeak gatazka honetan parte hartzeko eta plantillaren aldarrikapenak aintzat hartzeko exijitu dio Aldundiari, enpresaren alde jarri ordez. "Hori lortzeko gai ez bada, zerbitzua irauli eta kudeaketa publikoa egin beharko luke", gaineratu du, eta ohartarazi du aldarrikapen horiei jaramonik egin ezean, deitutako egunez gain, greba eta mobilizazio gehiago izango direla.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X