Euriborra gehiengoetan: Erdi mailako hipoteka bat duela bi urte baino 340 € garestiagoa da hilean
Euriborra, etxebizitzen mailegu aldakor gehienak kalkulatzeko hartzen den indizea, lau puntu baino gehiago igo da bi urtetan. Ekaina amaitzear dagoen honetan, % 4ko muga gainditu du; zehazki, egunez eguneko azken datua, ekainaren 29koa, % 4,103n gelditu da eta hileko media % 4,001ekoa da, gaurko datu ofiziala falta baita. Hala ere, estimazioen arabera, gaur % 4,13an geldituko da eta, ondorioz, hileko batazbestekoa % 4,007koa izan daiteke.
2021eko ekainean balore negatiboetan zegoen (% -0,484) eta hainbat hilez jaisten jarraitu zuen, arik eta abenduan % -0,505era iritsi zen arte. Beraz, duela bi urte, 25 urtetan itzultzeko eta % 1eko diferentziala zuen 150.000 euroko erdi-mailako hipoteka bat kontratatuz gero, hilean 533,05 euroko kuota ordaindu behar zen.
2022ko urtarrilean, Ukrainako gerraren ondorioz prezioak igo zirela eta, interes tipoak igotzen hasi ziren eta euriborrak ere goranzko bideari ekin zion. Apirilean zenbaki positiboetan sartu zen, 6 urtez negatiboan egon ondoren, eta ekainean % 0,852an kokatu zen. Urtebetean ia 100 euro garestiago ordaindu behar zen hipotekaren hileroko kuota.
Urtebete geroago, % 4,001ean dago. Beraz, aurrez aipatutako hipoteka beraren hileroko kuota 876,89 eurokoa da orain. Alegia, duela bi urte baino 340 euro gehiago ordaindu behar dira.
2008ko udazkenean, higiezinen burbuila lehertu zenean, zuen baloreetara gerturatu da. Urte hartako uztailean historiako zenbaki altuena hartu zuen % 5,393. Ondoren, pixkanaka jaisten hasi zen: azaroan % 4,35ean kokatu zen, abenduan % 3,452an eta hurrengo urtean ere bide beretik jarraitu zuen.
¿Gorenera iritsi al da?
Analista guztien iritziz, arriskutsuegia da euriborra epe motz edo ertainean beheranzko bidean jarriko dela esatea. Arkaitz Urdapilleta ekonomistak gogorarazi digunez, indize hau Europako Banku Zentralak ezartzen dituen interes tipoei estuki lotuta dago. Izan ere, EBZak bankuei kobratzen dien interes tipoa eta hauek beren bezeroei kobratzen dietena berdintsuak izan ohi dira.
EBZren helburu nagusia, gaur gaurkoz, Euroguneko prezioak, inflazioa, % 2ra gerturatzea da. Helburu honekin interes tipoak igotzen aritu da azken hilabeteetan, % 4ra iritsi arte. Modu honetara, kontsumoa urrituko dela, eskaria jaitsiko dela eta prezioek gauza bera egingo dutela espero dute.
AEBetan ere estrategia bera jarraitu zuen Erreserba Federalak. % 5era iritsi arte igo zituen interes tipoak eta, ondoren, maila horretan eustea erabaki zuen, ekonomia erabat gelditu ez zedin.
Aste ugari joan badira ere, neurri hauen eragina ikusten hasi garela ematen du. Euroguneko inflazioa % 5,5era jaitsi da azken neurketan. Bataz bestekoa, oraindik altua da, baina Espainian, Grezian, Txipren eta Luxemburgon lortu da prezioak jaistea. Beste muturrean, ordea, Estonia, Eslovakia, Lituania eta Letoniako inflazioa % 10etik gora dago oraindik.
Ingurumaria honetan, EBZko kideak Portugalgo Sintra hirian bildu dira aste honetan eta dagoeneko iragarri dute inflazioak altuegia izaten jarraitzen duela eta uztailean beste igoera bat egingo dutela. Adituek azkena izango dela espero dute eta, ondoren, denbora batean neurri horretan mantenduko dituztela uste dute, hemendik hilabete batzuetara jaisten hasi arte. Beraz, oraindik zenbaki altuko hilabeteak izango ditu ziurrenik euriborrak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek lanuzteak hasi dituzte
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
Iñigo Ucin izango da Ayesa Digitalen presidente ez exekutibo berria
Erantzukizun hori hartuko du Ibermatica zena Euskadira itzultzen denean hasiko den etapa berrian. Ibermatica astearte honetan sartuko da ofizialki Ayesa Digitalen.
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.