Enpresa-demografia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik Estatuko enpresa handien % 7 biltzen du

Euskadik dituen 2.174 enpresa handiek 98.500 milioi euroko salmenta agregatuak dituzte.
Iberdrola. EFE
Iberdrola. EFE.

Euskal Autonomia Erkidegoan biltzen dira Estatuko enpresa handien % 7,06, Informa D & B-k egindako Sozietateen tamainaren araberako analisian jasotako datuen arabera.

Konpainia ertainei dagokienez, EAEkoak konpainia guztien % 5,76 dira, txikiak % 5,44 eta mikroenpresak Espainian erregistratutakoen % 4,3.

Horrela, Euskadik dituen 2.174 enpresa handiek 98.500 milioi euroko salmenta agregatuak dituzte, Estatu osoaren % 7 baino zertxobait gehiago, eta erkidegoko zifra globalaren % 74.

Estatuan, enpresa handien % 29 inguru Madrilen daude, eta % 19 Katalunian; Valentzian eta Andaluzian, berriz, % 8.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X