LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publikoan, urriaren 25ean eta abenduaren 19an

ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek egin dute deialdia, lan baldintzak eta zerbitzuen kalitatea hobetzea eskatzeko. UGTk eta Interinok Taldeak ez dute bat egin grebarekin.
ccoo ela lab sindicatos sindikatuak greba huelga sector publico sektore publikoa eitb
18:00 - 20:00
Sindikatuek bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publikoan urriaren 25ean eta abenduaren 19an

ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publikoan (urriak 25 eta abenduak 19), lan baldintzak eta zerbitzuen kalitatea hobetzea eskatzeko. UGTk ez du bat egin grebarekin. 

Prentsaurreko batean, sektore publikoko ordezkaritza sindikalaren % 85a osatzen duten sindikatuen bozeramaileek grebara deitu dituzte sektoreko 150.000 langileak, "Eusko Jaurlaritzari, aldundiei eta udalei, erosahalmena bermatzea eta behin behinekotasuna % 8ra murriztu arte enplegua kontsolidatzea" eskatzeko.

Sindikatuek salatu dute EAEko sektore publikoa "narriatu" egin dela, eta eremu asko zeharkatzen dituen egoera dela, "geroz eta pribatizatuago dagoen" sektore batean.

Salatu dutenez, "hamarkada luze" daramate "eremu publikoko hitzarmen kolektiboak eta akordio arautzaileak berritu gabe". "Behin-behinekotasun-tasak onartezinak" direla ere kritikatu dute, eta pribatizatzen jarraitzen dela "100.000 langile inguru" azpikontratatuz.

Beste puntu garrantzitsuetako bat "erosteko ahalmenaren galera metatua" da, azken hamarkadan % 20koa izan delako.

Bestalde, langileen osasun fisikoari eta emozionalari kalte egiten dieten neurriak jartzen ari direla uste dute, eta hor kokatu dute: "Lan-kargak handitzea, ordezkapenik ez egitea, belaunaldi-erreleboaren planifikaziorik eza, osasun-zainketen konplexutasunaren gorakada, egonkortasunik eza, kontziliazio neurriei heltzeko zailtasunak, ikasleen eta eta artatu beharreko biztanleen gero eta aniztasun handiagoa eta desberdintasun sozialak sortzen dituzten politikak".

Euskararen arloan, sindikatuek zerbitzua euskalduntzeko plangintza eta baliabideak eskatu dituzte.

Emakumeen kasuan egoera okertu egiten dela salatu dute sindikatuek, eremu erabat feminizatuak daudela eta behin behinekotasun tasa handiagoa dutela. Horri soldata arrakala % 25etik gorakoa dela gehitu behar zaio.

Hori horrela, % 10eko soldata igoera eskatzen dute, azken bi urteetako erosteko ahalmenaren galera berreskuratzeko eta 2024koa bermatzeko", eta gehiago ez pribatizatzea, besteak beste.

Hori horrela, LAB, ELA, COOO, Steilas, ESK eta SATSE sindikatuek langile publikoei urriaren 25ean eta abenduaren 19ko greba deialdiekin bat egiteko deia egiten diete, baita deitutako mobilizazio eta aldez aurreko ekitaldietan parte hartzeko ere.

Bitarteko langileen sindikatuak ez du parte hartuko greban

Interinok Taldea euskal administrazioko bitarteko langileen sindikatuak adierazi du ez duela parte hartuko deitutako bi greba egunetan.

Ohar batean adierazi duenez, ordezkatzen duen kolektiboa, "zalantzarik gabe, langile publikoen artean dagoen prekarizatuena da", baina ez du parte hartuko iragarritako mobilizazioetan, hezkuntzako inbertsioa handitu delako eta "elkarrizketaren eta negoziazioaren alde egindako "apustu irmoagatik".

"Positibo deritzogu egungo Hezkuntza Sailak hezkuntzan egindako inbertsioari, duela hiru urteko BPGren % 4,7tik egungo % 5,5era igaro baita", adierazi du sindikatuak, eta zehaztu du bere erakundearen alde dagoen edonork "askatasuna" duela grebetan parte hartzeko.

Interinok Taldeak Eusko Jaurlaritzari dei egin dio udako etenaldiaren ostean elkarrizketa mahaiei berriro heltzeko eta plazen eskaintza merezimendu lehiaketara zabaltzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X