Udazkeneko aldapa: emango al digu ekonomiak arnasa laster?
Oporren amaiera eta ikasturtearen hasiera zaila izaten ari dira familia askorentzat ekonomiaren aldetik begiratuta. Eskolara itzultzeko gastuei, elikagaien, elektrizitatearen, erregaien eta hipotekaren prezioen igoerak gehitu behar zaizkie. Modu duinean bizitzeko, gero eta diru gehiago behar dugu, eta honek amaierarik ba ote duen galdetzen hasita daude asko eta asko.
Atalka aztertuta, hipotekei dagokienez, adituek ez dute uste datozen hilabeteetan behera egingo dutenik. Euriborrak, hipoteka aldakor gehienetan erabiltzen den erreferentzia-tasak, urte eta erdi darama goranzko bidean, eta iraila % 4,15ean amaitu du, 2008ko azarotik izan duen mailarik altuenaren inguruan. Ondorioz, hilabete honetan hipoteka berrikusi behar dutenei berriz ere garestituko zaie hileko kuota, nahiz eta igoera hori iazkoa baino txikiagoa izango den.
Udan, Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasaren igoerak eten zitzakeela eta horrek euriborraren gorakada geldiaraziko zuela uste zen. Baina ustea ustel suertatu zen, eta irailaren erdialdean, tipoak % 0,25 igotzea eta % 4,5ean kokatzea erabaki zuen. Ondorioz, euriborrak igotzen jarraitu du ordutik.
Endika Alabort ekonomialariarekin aztertu dugu egoera. Azaldu digunez, EBZk inflazioa murrizteko egin ditu interes-tasen igoera horiek, hau da, prezioen igoera murrizteko. Hala ere, ez dela bere helburua lortzen ari eta estrategia aldatu beharko lukeela uste du. Ildo horretan, hurrengo hilabeteetan tasak igotzeari utz diezaiokeela iragarri du. Horrek epe ertain batean izan dezake eragina euriborrean.
Hipotekaren kuota ez da goranzko joera daraman bakarra. Erregaien prezioak ere garestitu egin dira udako hilabeteetan. Zehazki, gasolina % 10,5 garestitu da uztailaren hasieratik. Une honetan, litroa 1,759 euroan dago, 2022ko azarotik izan duen preziorik altuenean, baina garai hartan artean indarrean zegoen Espainiako Gobernuak ezarritako litroko 20 zentimoko hobaria. Gasolioaren prezioa are gehiago igo da azken asteetan, uztailaren hasieratik % 17.
Prezioaren goranzko joera hori petrolioaren garestitzeak bultzatu ohi du nagusiki, baina kontuan hartu behar dira, halaber, zergak, logistika eta abar. Izan ere, petrolio gordinaren kotizazioa ez da berehala nabaritzen prezioetan. Hain zuzen ere, joan den ostegunean, irailak 28, Brent upelak 95,14 dolarrean itxi zuen eguna, uztailean baino garestiago; uztailaren 3an, adibidez, 74,93 dolarrean zegoen. Hori ikusita, pentsa daiteke hurrengo hilabeteetan prezioak gora egin dezakeela.
Alaborten iritziz, kasu honetan, erregai fosilen prezioa ez da epe luzera jaitsiko, horien kopurua gero eta txikiagoa baita. Hala ere, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundean (LPEE) ere jarri nahi izan du arreta, horrek erabakitzen baitu une bakoitzean zenbat petrolio ekoizten duten, eta, beraz, azken prezioan eragina izaten du.
Familien beste gastu handienetako bat erosketa-saskia izaten da, eta horrek ere ez du etenik izan azken urtean. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) txosten bat argitaratu zuen joan den ostegunean, azken urtean erosketa-saskia % 14,1 garestitu dela adieraziz.
Olioa, azukrea, arroza, patatak... Hainbat izan dira urtebetean asko garestitu diren elikagaiak. Erregaien eta energien prezioak gora egiten jarraitzen badute eta lehorteak bere horretan jarraitzen badu, ez du ematen epe ertainean erosketa-saskia merkatuko zaigunik. Hala ere, ez da hori prezioen garestitzearen faktore bakarra Alaborten arabera. Horren ustez, banaketa-enpresa askok kontsumitzaileei aplikatu die izan duten gastuen igoera, euren produktuak garestitu baitituzte euren gastuen igoerari aurre egiteko.
Amaitzeko, ekonomialariaren aburuz, prezioen joera hau gelditzeko aukera gutxi dituzte gobernuek. Horren aburuz, sistema osoaren egitura aldatu behar da benetako aldaketak nabaritzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.