EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko BGPa eta enplegua % 1,6 hazi dira EAEn, urteko hirugarren hiruhilekoan

Bigarren hiruhilekotik hirugarrengora, BPGaren hazkundea % 0,2koa izan da eta enpleguarena, berriz, % 0,4koa.
Barne Produktu Gordinaren eboluzioa
Barne Produktu Gordinaren eboluzioa. Grafikoa: EITB Media

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,6 igo da 2023ko hirugarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta, Eustatek gaur plazaratutako datuen arabera. Halaber, enplegua, dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, % 1,6 hazi da.

Bigarren hiruhilekotik hirugarrengora, berriz, BPGa % 0,2 hazi da, eta enplegua % 0,4. Enplegua hiruhilekotik hiruhilekora jarraian hazi den bederatzigarren hiruhilekoa da.

Eustaten arabera, "jarduerak ez du portaera berdina izan EAEko ekonomiaren sektore guztietan", nahiz eta, oro har, bilakaera "positiboa" izan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X