IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Greba itunpeko ikastetxeetan, saiakera diplomatikoak Gazan eta Bruselako erasoa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Haur bat ikastetxera sartzen
Haur bat ikastetxera sartzen. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Greba itunpeko ikastetxeetan: ELA, Steilas, CC OO, LAB eta UGT sindikatuek deituta, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako (gehienak erlijiosoak) langileek greba dute gaurtik, urriak 17, ostegunera arte, urriak 19. Guztira, 9.000 iraskale daude lanuztera deituta, eta grebak 200 ikastetxetako 130.000 ikasleri eragingo die. 

-Saiakera diplomatikoak Gazan: Israel eta Hamas artean lehertutako gerra bideratzeko, diplomazia lanean ari dela esan du Mikel Ayestaran EITBk Ekialde Hurbilean duen berriemaileak, eta "lehen urratsak" eman direla. Besteak beste, aipatu du ura zeramaten kamioiei Gazara sartzen utzi diela Israelek.

-Bruselako erasoa: Gutxienez bi pertsona hil dira gaur arratsaldean Brusela erdialdean izan den tiroketa batean, Belgikako Poliziak baieztatu duenez. Lehen informazioen arabera, suediarrak dira hildakoak. Erasotzaileak ihes egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X