Bigarren greba eguna jarraian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek Kristau Eskolari eta AICE-IZEIri: "Azken negoziazio mahaia orain dela zortzi hilabete bildu zen"

Sindikatu deitzaileek ohar bateratu batean azaldu dutenez, bigarren greba egunak ere "oso jarraipen zabala izan du, atzokoaren oso antzekoa". Sindikatuen ahotan, langileriaren ia %70k babestu du, eta "milaka" izan dira Gasteizko manifestaziora gerturatu diren langileak.
Itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa gaur, Gasteizen. Argazkia: Steilas
Itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa gaur, Gasteizen. Argazkia: Steilas

Kristau Eskola patronal nagusiak atzo esan zuen elkarrizketaren eta negoziazioaren alde egiten duela. Hala adierazi zuen atzo prentsa ohar baten bidez. "Azken negoziazio mahaia orain dela zortzi hilabete baino gehiago izan genuen, ordea, eta apirilaren 25ean lehen greba eguna egin genuenetik, urriko grebetara bost hilabete baino gehiago pasa dira", kritikatu dute sindikatuek. "Tarte horretan guztian, mahaian ordezkaritza duten Kristau Eskola eta AICE-IZEI patronalak ez dira sindikatuokin harremanetan jarri ere egin", erantsi dute.

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako (gehienak, erlijiosoak) langileek bigarren greba eguna dute gaur jarraian. Guztira, 9.000 irakasle daude lanuztera deituta, eta grebak 200 ikastetxetako 130.000 ikasleri eragingo die. Bihar, osteguna, lanuztea errepikatuko dute.

Zortzi eguneko lanuzteetako bigarrena da, abenduaren 11ko asterako ere greba baitute deituta.

Sindikatu deitzaileek ohar bateratu batean azaldu dutenez, "gaurko grebak ere oso jarraipen zabala izan du, atzokoaren oso antzekoa". Sindikatuen ahotan, langileriaren ia %70k babestu du, eta "milaka" izan dira Gasteizko manifestaziora gerturatu diren langileak.

Sindikatuek ohartarazi dutenez, "ez dute errepikatu nahi aurreko hitzarmena lortzeko beharrezkoak izan ziren 29 greba eguneko dinamika". "Aurreko hitzarmenaren aldeko prozesuan argi geratu zen edukiak daudenean adostasunak lortzen direla", azpimarratu dute.

Hori horrela, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei elkarrizketa eta "negoziazio erreala" sustatu dezatela eskatu diete sindikatuek, eta hitzarmena berritzea posible egingo duten proposamenak landu eta mahai gaineratu dezatela.

Bihar, urriak 19, greba eguna dute berriro sektoreko langileek, eta Donostian manifestazioa egingo dute, Aldapena Maria ikastetxearen aurretik abiatuta.

2021eko abendutik, iraungita dago sektoreko hitzarmena. Sindikatuen aldarrikapen nagusien oinarria dira lan zamak arintzeko neurriak, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzako hobekuntzak, KPIa bermatuko duten soldata igoerak, lanpostuak mantentzeko neurriak eta Lanbide Heziketako edukiak. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan dituzte sindikatuek.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X