Lan astea Europan: Frantziako 35 orduen eta EBk ezarritako gehieneko 48en artean
Espainiako lanaldiari buruzko araudia 1983tik dago indarrean, urte horretan berritu baitzuten Langileen Estatutua. Orain, ordea, PSOEk eta Sumarrek koalizio gobernua osatzeko lortu duten akordioaren arabera, lan astea 37,5 ordura murriztuko da hasiera batean, eta 35 ordura "zikloaren amaieran".
Azkenean onartzen bada, Espainia izango da 40 ordutik beherako lan-astea legez araututa izango duen Europar Batasuneko herrialde bakanetako bat. Beste gai askotan bezala, Europar Batasuneko herrialdeek ez dute gai horri buruzko legedia bateraturik.
EBko araudi orokorrak gauza bakarra zehazten du: enpresaburuak bermatu behar duela bere langileen asteko batez besteko lan-denboraren iraupena ez dela 48 ordutik gorakoa izango, aparteko orduak barne. Hortik aurrera, herrialde bakoitzak bere arautegia dauka, eta kasu askotan ez dute zerikusirik.
Ohikoena 40 orduko lan astea izatea da, 5 lanegunetan banatuta.
Hala ere, Alemanian eta Danimarkan, adibidez, arauek ez dute zehazten lan-aste batean egin beharreko gehieneko ordu-kopurua. Enpresaren eta langileen arteko lan-hitzarmenen edo akordioen esku uzten dute. Beraz, printzipioz, gehieneko muga hori EBk ezartzen dituen 48 orduetan legoke.
Beste herrialde batzuek, Maltak, Portugalek edo Errumaniak, esaterako, 40 ordutan adosten dute lan-astea, baina araudiak zehazten du aparteko orduak eginez gero aste hori luzeagoa izan daitezkeela. Kroaziaren kasuan, adibidez, honako hau zehazten da: "beharrezkoa izanez gero, langileak aparteko orduak egin behar ditu enplegatzaileak eskatuta, baina lanaldi osoa ez da astean 50 ordutik gorakoa izan behar".
Bestalde, Belgikako legediak zehazten du lanaldia ez dela egunean 8 ordutik gorakoa edo astean 38 ordutik gorakoa izan behar. Hala ere, kasu jakin batzuetan soilik, salbuespenak egin eta 50 ordura arte iristeko aukera ematen du.
Greziaren kasua bereziki aipatzeko modukoa da. Mitsotakisen Gobernuak onartu berri duen lan-erreformari jarraituta, pertsona bat astean 78 ordu lan egitera iritsi daiteke. Arau berriak 48 ordutan mantendu du gehieneko lanaldia, 6 eguneko lan-astean (45 ordu, 5 eguneko astean), baina bigarren enplegu bat izateko eta ordu gehiago lan egiteko aukera zabaldu du.
Azkenik, araudi aurrerakoiena Frantzian dago: han, duela urte batzuk arautu zuten 35 orduko gehieneko lanaldi orokorra.
Benetako lan-astea
Hala ere, araudiek ezartzen duten gehieneko muga eta herrialde bakoitzeko batez besteko lanaldia bereizi behar dira. Izan ere, kasu askotan, enpresen eta langileen arteko akordioek lan orduak murriztu dituzte. Ohikoa da ezarritako gehienekoa baino ordu gutxiago lan egitea.
Eurostatek 2022an Europako herrialde guztietan astean egin ziren benetako lanorduen datuak kaleratu ditu. Batez bestekoa 37,5 ordukoa da, baina batetik bestera aldeak nabarmenak dira. Greziako langileek 41 ordu egin zituzten eta 43,3 Serbiakoek. Kontrara, Herbehereetan 33,2 ordu egin zituzten.
Txosten horren arabera, Espainiako batez bestekoa 37,8 ordukoa da.
Greziaz eta Serbiaz gain, lanaldirik luzeenak Polonian (40,4 ordu), Errumanian eta Bulgarian (40,2 ordu bietan) egiten dira. Beste aldean, Herbehereetakoaz gain, lanaldirik laburrenak Alemaniakoa (35,3 ordu), Danimarkakoa (35,4) eta Norvegiakoa (35,5) izan ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.