MERKATARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko txikizkako merkataritzaren salmentak % 0,7 gehitu dira hirugarren hiruhilekoan

2023ko hirugarren hiruhilekoan, Euskadiko txikizkako merkataritza-sektoreko langileak % 1,2 hazi dira.
Okindegi bateko langileak
Elikagaien salmentak % 1,4 gehitu dira. Argazkia: EITB Media.

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren salmentak % 0,7 igo dira 2023ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak asteazken honetan argitaratutako datuen arabera.

Lurraldez lurralde aztertuta, 2023ko hirugarren hiruhilekoko salmentak % 2,9 igo dira Bizkaian eta % 1,1 Araban. Gipuzkoan, berrriz, % 2,6ko jaitsiera izan da.

2023ko hirugarren hiruhilekoan, Euskadiko txikizkako merkataritza-sektoreko enplegatuak % 1,2 gehitu dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Sektorez sektore aztertuta, Elikaduraren arloko salmentak % 1,4 gehitu dira 2022ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Sektore horren barruan, fruta-dendetako, harategietako edo arrandegietako salmentak % 2 jaitsi dira 2022ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Aldiz, supermerkatu eta hipermerkatuetako salmentak % 3 gehitu dira urte artean.

Gainerako produktuen sektorean % 0,7ko urte arteko jaitsiera izan da salmentetan. Atal horren barruan, beste kontsumo-ondasun batzuen salmentak (kirol-artikuluak, jokoak edo jostailuak) % 5,6 igo dira.

Pertsonaren ekipamenduan (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higienekoak) salmenten igoera % 5ekoa izan da.

Ez-espezializatuan (korrespondentzia edo Internet), salmentak % 3,3 hazi dira. Aitzitik, Etxeko ekipamenduan (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak) salmentak % 8,8 jaitsi dira.

Azkenik, Automobilgintzarako erregaia (gasolina-zerbitzuguneak) atalean salmentak aurreko urteko hiruhileko berean baino % 5,8 handiagoak izan dira.

Asteazken honetan jarri da abian Euskadi Bono Dendaren laugarren edizioa, Euskadiko txikizkako saltokietan erosketak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimena.

Zure interesekoa izan daiteke baita ere: Hemen duzu Euskadi Bono Dendari buruz jakin behar duzun guztia

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X