Defizita % 3ra jaistea izango da Sanchezen Gobernuaren erronka nagusia
Espainiak % 4,73ko defizitarekin amaitu zuen 2022 urtea eta, adituen kalkuluen arabera, 2023an % 3,8ra hurbilduko da. Hala ere, 2024an Europar Batasunak berriro aplikatuko ditu pandemiaren ondorioz bertan behera geratu ziren arauak. Europako Egonkortasunerako eta Hazkunderako Itunak kontu publiko orekatua eta BPGaren % 3tik beherako defizita eskatzen dizkie herrialde kideei. Hori izango da alderdi aurrerakoi eta abertzaleen babesarekin inbestitu berri duten Pedro Sanchezek gidatuko duen Gobernu berriaren erronka hurrengo urtean.
Jarduneko Gobernuak urriaren 15ean Bruselara bidali zuen 2024ko Aurrekontu Planean plazaratutako kalkuluen arabera, helburua lortuko du 2024an, hazkunde ekonomikoari (2023an % 2,4koa eta 2024an % 2koa izango dela aurreikusten du), langabeziaren murrizketari (% 10,9koa izango da indizea, aurreikuspenen arabera), gastu publikoaren kontrolari, diru-sarreren hazkundeari eta lan-merkatuaren dinamismoari esker.
Munduko eta estatuko erakunde ekonomikoek ordea, tartean Nazioarteko Diru Funtsak, beste zifra batzuk dituzte esku artean, eta % 3 horretara iristeko gomendioak egiten hasi dira. Inflazioaren aurkako neurriak kentzeaz hitz egin dute, eta fiskalitatean eta pentsioetan erreformak egiten hasteko eskariak zabaltzen hasi dira.
Inflazioaren aurkako neurriak
Nazioarteko Diru Funtsa (NDF), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGA), Espainiako Bankua, Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea (AIReF, gaztelaniaz) eta Europako Batzordea bat datoz pandemiaren eta Ukrainako gerraren krisiei erantzunez ezarri ziren eta abenduaren 31 arte indarrean egongo diren inflazioa arintzeko neurriak atzera botatzeko unea iritsi dela.
Neurri horiek bertan behera uzteak 3.800 milioi inguru aurreztea ekarriko luke (BPGaren % 0,4). Horietako gehienak indargabetzea aurreikusi zuen jarduneko Gobernuak 2024ko Aurrekontu Planean, baina, inbestidura eztabaidan egin zuen hitzaldian, horietako batzuk indarrean mantenduko dituela iragarri zuen Pedro Sanchezek.
Besteak beste, elikagaien BEZ murriztuta eutsiko diola jakinarazi zuen. Honela bada, oinarrizko elikagaien (ogia, esnea, arrautzak, frutak eta barazkiak) BEZa 2024ko ekainera arte egongo da % 0an. Oliba olioaren eta pastaren zerga, berriz, % 5ean mantenduko da.
Bestalde, ziurtatu zuen urtarrilaren 1etik aurrera, garraio publikoa doakoa izango dela adin txikikoentzat, gazteentzat eta langabeentzat. Inbestiduran agindu zituen beste neurri batzuen artean, alokairurako gazte-bonua hobetzea, lehen etxea erosteko laguntzak ematea eta kultura-bonua mantentzea daude.
AIReFek eta Espainiako Bankuak esana zuten dagoeneko, Gobernuak inflazioaren aurkako laguntzak mantentzea edo berriz ezartzea erabakiko balu, neurri horiek askoz ere "fokalizatuagoak" egon beharko luketela; alegia, beharra duten enpresa eta familiei zuzenduta soilik egotea gomendatzen dute.
Pentsioak eta fiskalitatea
Inflazioaren aurkako neurriak kentzea erabaki izan balute ere, erabaki hori ez zatekeen nahikoa izango erakunde ekonomikoen aburuz, ez liratekeelako aurreztuko EBtik eskatzen diren 13.000 milioi inguru horiek. Hori dela eta, zergetan erreformak egitea eta pentsioen sistema ukitzea beharrekoa izango dela dioten ahotsak ugaritzen hasi dira.
Pablo Hernandez Del Cos Espainiako Bankuko gobernadoreak, esate baterako, "zerga politika murriztailea" eskatu dio Gobernuari, eta gaineratu du "mailakatua" izan beharko dela eta "hainbat urte" hartu beharko dituela.
Bestetik, ELGAk urriaren 25ean argitaratutako Espainiako Panorama Ekonomikoa txostenean adierazi duenez, "badago tartea BEZa eta ingurumenarekin lotutako zergak handitzeko". Era berean, azpimarratu du Espainiak gastu handia izango duela pentsioetan eta herritarren zahartzean 2040ko hamarkadaren amaierara arte. Hortaz, "orekatzeko neurriak hartzea" gomendatu dio Gobernuari, eta zehaztu du "erretiratzeko legezko adina bizi-itxaropenarekin lotu" beharko litzatekeela eta "pentsioen sortzapen-tasak murriztu" daitezkeela.
Alfred Kammer Nazioarteko Diru Funtsaren Europarako arduradunak ere gai honi heldu zion urrian Marrakexen egin zuten goi-bileran. Haren arabera, "zergen sistema sendotzeak lehentasuna izan behar du Espainiako Gobernuarentzat". Bien bitartean, Laura Papi erakundeko laguntzaileak zehaztu zuen beste neurri posible bat "BEZarekin lotutako kenkariak murriztea" izan daitekeela. Horrez gainera, "pentsioen aldean erreformaren baten beharra" ere ikusi zuen.
Defizita larrialdi egoeretan erabili beharreko tresna gisa ikusten du Ander Iparragirre ekonomilari eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak, eta hazkunde ekonomikoa izaten ari garen garai honetan jaitsi beharra dagoela uste du. % 3ko helburu ez lortzeak konfiantza falta sor dezake merkatuetan, bere aburuz, eta epe ertainera kaltegarria izan daitekeela ekonomiarentzat.
Ondorioak
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.