DIRU LAGUNTZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro bideratuko ditu maiatzetik irailera izandako euriteen kalteak ordaintzeko

Zehazki, maiatzetik irailerako euriteek nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak ordaintzeko erabiliko da dirua.
Goialdeko depresioaren ondorioak Beran (Nafarroa)
Goialdeko depresioaren ondorioak Beran (Nafarroa). Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro bideratuko ditu maiatzetik irailera izandako euriteek eragindako kalteak ordaintzeko.

Foru gobernuaren arabera, diru laguntzen % 75 (4,8 milioi euro) lanak egin aurretik banatuko ditu Nafarroako Gobernuak horrela eskatzen duten udalen artean. Gainerako diru laguntzak (guztira, 1,6 milioi euro) lanak behin amaitutakoan emango dira.

Jose Mari Aierdi Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak eta Ignacio Gil Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariak bilera erronda abiatu dute kaltetutako toki erakundeekin diru laguntzen inguruko informazioa helarazteko. Izan ere, Nafarroako Gobernuak datorren ostegunean argitaratuko du diru laguntza deialdia Nafarroako Boletin Ofizialean.

Lehendabiziko bilerak gaur egin dituzte Lizarrako eta Pirinioetako udal ordezkariekin. Gaurko bilerez gain, asteazkenean Aragoi Bailarako eta Erriberako udal ordezkariekin izango da kontseilaria.

Guztira, Nafarroako 98 udalerritan zenbatu dituzte kalteak. Nafarroako Gobernuak urriaren 27an onartu zuen azken sei hilabeteetan euriteek eragindako kalteak jasan dituzten eta zerga salbuespenak izango dituzten 98 udalerriren zerrenda.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X