LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko hiri autobusetako gidari guztiek egin dute lau orduko geldialdia, enpresa batzordearen arabera

Udalak, ostera, jarraipena % 72ra jaitsi du. Lau orduko lanuztea izan da: 05:00etatik 09 00etara. Besteak beste, lanpostuen "galera", zerbitzuaren "prekarizazioa" eta autobusen "egoera tamalgarria" salatu nahi dituzte Gasteizko hiri-autobusetako gidariek.
orain-default-image

Gasteizko hiri autobusetako gidari guztiek bat egin dute gaur goizean deituta zegoen lau orduko lanuztearekin, enpresa batzordeak emandako datuen arabera. Udalak, ostera, jarraipena % 72ra jaitsi du.

Arabako hiriburuan zehar garraio publikoan mugitzea zaila izan da gaur goizean, izan ere, lau orduko lanuzte horri tranbiaren matxura batu zaio.

Enpresa batzordearen esanetan, langile guztiek lanuztearekin bat egin izanak erakusten du "nazkatuta" daudela eta Tuvisaren arazoak "errealitate" bat direla.

Udalak, berriz, grebaren jarraipena apalagoa izan dela nabarmendu du. Horren esanetan, lanuztera deituta zeuden 97 langileetatik 51k egin dute lanuztea (% 72). Halaber, asteazkenean edo ostegunean langileekin bilera egingo duela iragarri du.

Gaurko lanuzte partzialaren ondoren, beste bat egingo dute abenduaren 18an, eta bi greba-egun oso hilaren 19an eta 21ean.

Asteburu honetan ere eragina izan du gatazkak. Izan ere, Buesa eta Mendizorrotzarako autobusik ez baita egon Baskoniaren eta Alavesen partidetarako.

Autobus-gidariek salatzen dute lanpostuak galtzen ari direla, zerbitzua "prekarizatu" egin dela, autobusen "egoera tamalgarria" dela, sindikatuekiko tratua "iraingarria", baldintzak okertu egin direla eta "baliabideak pribatizatu" egin direla.

Mobilizazio hauekin, "pandemiatik galdutakoa berreskuratu" nahi dute, "lan baldintza duinak eta kalitatezko zerbitzua", pribatizazioak etetearekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X