Legealdiko azken Aurrekontuak onartu dituzte, EAJren eta PSE-EEren botoekin
EAJk eta PSE-EEk legealdi honetako azken Aurrekontuak onartu dituzte gaur goizean Eusko Legebiltzarrean. Eztabaidan, Gobernua babesten duten taldeek eta oposiziokoek akordioak lortzeko borondate eza leporatu diote elkarri.
Oposizioko taldeen emendakinik ez da sartu Aurrekontuetako testuan. Talde horiek guztiek proiektua atzera botatzea eskatu zuten, osoko emendakinak aurkeztuta.
Gasteizko ganberan gaur egin den eztabaidan, Alaitz Zabala EAJko legebiltzarkideak oposizioko taldeei egotzi die negoziatzeko borondaterik ez izatea eta proposamenak egiten dituztenaren "itxurak egitea". Zabalaren hitzetan, aipaturiko taldeek ez dute "ekarpenik" egin nahi izan aurrekontu proiektuan.
Ekain Ricok (PSE-EE) adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten taldeek politika publikoak babesteko "15.000 milioi euro" jartzen dituzten bitartean, taldeek ez dute aurrekontu proiektuaren % 4 aldatzea proposatu dute.
EH Bildutik, Leire Pinedok aurrekontu "kontinuistak" direla salatu du. Horrez gain, autokritikarik ez egitea eta Legebiltzarrean duen "gehiengoa" baliatzea aurpegiratu dio koalizio gobernuari.
David Soto Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza legebiltzarkidearen esanetan, gaur onartutako Aurrekontuak "aukera galdua" dira eta "anbizioa" falta zaie Osakidetzaren egoerari eta zaintza sistemaren krisiari eta krisi klimatikoari aurre egiteko.
Ignacio Gordillok (PP) hitz egiteko jarrerarik ez izatea eta kritikak albo batera uztea leporatu dio gobernuari.
Jose Manuel Gilen (Ciudadanos) iritziz, Aurrekontuak "gehiegizkoak" dira, baina ez dute balio zerbitzu publikoak "hobetzeko".
Bestalde, Voxeko Amaia Martinezen arabera, "hilzorian" dagoen eredu politiko baten isla dira Aurrekontuak.
Elektoralismoa egotzi dio Azpiazuk oposizioari
Eusko Legebiltzarreko saioa amaituta, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan du oposizioaren jarrerak "tristatu" egiten duela.
Azpiazuk azaldu duenez, talde horiek errealitate "tremendista eta kaotikoa" aurkezteko egindako ahaleginaren aurrean, aurrekontu horiek "egonkortasuna eta ziurtasuna bermatzen dute", ziurgabetasunak" markatutako garai honetan.
15.000 milioi eurotik gorako Aurrekontuak
Eusko Jaurlaritzako hiru sailek —Osasuna, Hezkuntza eta Lan eta Enplegua— 2024rako Eusko Jaurlaritzak prestatu duen aurrekontu proiektu osoaren (15.025 milioi euro) % 65 pasatxo jasoko dute.
Proiektuak 4.896 milioi euro bideratuko dizkio Osasun Sailari, eta horietatik ia % 80 Osakidetzak jasoko du. Hezkuntza Sailak 3.672 milioi euro izango ditu datorren urtean. Besteak beste, ikastetxe publikoetako langileentzat aurreikusitako partida % 5,4 haziko da eta azpiegituretako inbertsioena, % 31,3.
Bestalde, Idoia Mendia lehendakariordea buru duen sailak, Lana eta Enplegua departamentuak, 1.177,4 milioiko partida izango du. Gehiena, 641 milioi euro, prestazioetara bideratuko dute: diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE, 382 milioi), bizitzeko gutxieneko bitarteko diru-sarrera (BGDS, 180 milioi), eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria (79 milioi). Lanbideri dagokion partida 1.161,7 milioikoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.