INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carrefourrek ez ditu PepsiCo konpainiaren produktuak salduko, "prezioen gehiegizko igoera dela eta"

Aurrerantzean, ezin izango dira erosi Pepsi, 7up, Lipton, Lay's, Benenuts, Doritos eta Alvalle enpresaren produktuak supermerkatu horretan.
Carrefour supermerkatua. Argazkia: Carrefour
Carrefour supermerkatua. Argazkia: Carrefour

Carrefourrek ez ditu PepsiCo konpainiaren produktuak salduko Frantzian, Espainian, Italian eta Belgikan, biltegiratuta dituzten enpresa eta marka horien produktu guztiak saldutakoan.

Supermerkatu kateak jakinarazi duenez, "prezioen gehiegizko igoeraren aurrean" hartu dute erabakia. Aurrerantzean, beraz, ezin izango dira erosi Pepsi, 7up, Lipton, Lay's, Benenuts, Doritos eta Alvalle enpresen produktuak supermerkatu horretan.

Produktu horien ondoan jarriko dituzten kartelekin emango diete bezeroei erabakiaren berri. Mezua argia da: "Dagoeneko ez dugu marka hau saltzen, bidezkoa ez den prezioen gehiegizko igoeraren ondorioz".

Prezioak % 7 garestitzea eskatzen dio PepsiCok Frantziako supermerkatuari, eta bi aldeek urtarrilaren amaierara arte jarraituko dute negoziatzen, baina ez dirudi akordiorik lortuko dutenik.

Frantzian, inflazioa % 3,7koa izan zen 2023ko abenduan, aurreko hilabetekoarekin alderatuta bi hamarren gora egin ondoren. Elikagaien prezioek, berriz, % 7,1eko gorakada izan zuten urte amaieran (% 7,7koa, azaroan), elikagai freskoen prezioetan izandako gorakada nabarmenaren ondorioz batez ere.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X