Aberatsenek euren ondasunak bikoiztu dituzte 2020tik, eta tarte berean 5.000 milioi lagun pobretu dira munduan
Munduko bost gizon aberatsenen ondasunak bikoiztu egin dira 2020tik, eta tarte berean, ia 5.000 milioi pertsona pobretu dira, Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak desberdintasunen inguruan egin duen txostenaren arabera ("Inequality Inc" deitutakoa).
Davosen (Suitza) egunotan egin behar duten Nazioarteko Foro Ekonomikoaren harira kaleratu dute txostena. Erakundeak egindako kalkuluen arabera, egungo egoera kontuan hartuta, bi mende baino gehiago beharko dira pobrezia desagerrarazteko.
Oxfamen arabera, 2023ko azaroaren amaieran hauek ziren munduko bost gizon aberatsenak: Elon Musk (besteak beste, X-ren, antzinako Twitterren, jabea), Bernard Arnault (LVMH luxuzko produktuen taldeko ugazaba), Jeff Bezos (Amazon), Larry Ellison (Oracleren sortzailea) eta Warren Buffet (AEBko inbertsorea). Halaber, munduko 10 enpresa handienetatik 7k milioidun bat dute presidente edo akziodun nagusi.
Batuketa eginda, bost gizon horien aberastasuna 405.000 milioi dolarrekoa izatetik 869.000 milioikoa izatera igaro da —orduko 14 milioi dolar hazi da—. Era berean, megaenpresen balioa 10,2 bilioi dolarrekoa da, hots, Afrika eta Latinoamerikako herrialde guztien Barne Produktu Gordinaren (BPG) parekoa.
"Hamarkada berria zatiketa handiarekin abiatu dugu. Milaka milioi lagunek pandemiaren, inflazioaren eta gerren ondorio ekonomikoei egin behar diete aurre, eta bien bitartean, mila milioidunen aberastasuna hazi eta hazi baino ez da egiten", adierazi du Amitabh Behar Oxfam International erakundeko jarduneko zuzendari exekutiboak . Horren esanetan, "ezberdintasun hori ez da kasualitatea, mila milioidunek euren enpresa handiek ondasun gehiago sortzea lortzen dute, gainerako biztanleen bizkar", erantsi du.
Azaldu duenez, enpresa handien eta monopolioak "desberdintasunak sortzeko makina" bihurtu dira, eta euren helburuak lortzeko zerga-iheserako sistemak sortu eta zerbitzu publikoak pribatizatzen dituzte eta geldialdi klimatikoa azkartzen dute.
"Enpresa handi horiek boterea eskuratzen dute, gure demokraziak eta eskubideak urratzen. Ezein enpresak edo pertsonak ez luke hainbesteko boterea eduki behar. Bestela esanda, inork ez luke 1.000 milioi dolar eduki behar", salatu dute.
Desberdintasun handi horien aurrean, erakundeak neurriak "berehala" hartzeko deia egin du. Horren aburuz, "zerbitzu publikoak lehenetsiko dituen ekintza publiko transformatzailea behar da, enpresa handiei araudi zehatzak jarri, monopolioak desagerrarazi, eta aberastasunari eta neurri gabeko etekinei zerga iraunkorrak ezartzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.