Lurraldebusek marka historikoa jarri du 2023an 26,4 milioi bidaiarekin, 2019an baino % 4,41 gehiago
Lurraldebusek 26,4 milioi bidaiarekin itxi du 2023a, hau da, 2022an baino % 15,04 bidaia gehiago eginda, 22.958.468 bidaia zenbatu baitziren orduan. 2019ko datuekin alderatuz gero, % 4,41eko hazkundea izan du, orain arteko erregistroaren arabera 25,3 milioi bidaiarena baitzen marka hoberena. Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatuaren ustez, "garraio publikoaren erabilerak pandemiaren aurreko zifrak berreskuratzeaz gain, nabarmen hobetu dituela islatzen dute datu horiek".
Hazkundea ibilbide luzeko lineetan
Dominguezen hitzetan, garraio publikoaren erabilerak gora egin du lurraldeko "eskualde guztietan". Ibilbide luzeko lineei dagokienez, Donostia eta Bilbo arteko loturak % 21,55 egin du gora, eta milioi bat bidaia baino gehiago egin ditu lehen aldiz (1.069.018). Loiuko aireportuarekiko konexioak, berriz, % 18,35 egin du gora, 350.000 bidaia inguru eginez. Azkenik, gehien hazi den linea Donostia eta Gasteiz lotzen dituena izan da, % 26 igo baitira bidaiak, ia 450.000 bidaia zenbatuta.
Hiri barneko autobusen erabilera areagotu egin da
Lurraldebusen erabilerari buruzko datuak hiri barruko autobusen bidaien hazkundeekin osatzen dira; izan ere, batzuen eta besteen artean, Gipuzkoak 59,2 milioi autobus bidaia erregistratu zituen 2023an, 2022an baino % 15,7 gehiago, 51,2 miloi autobus bidaia izan baitziren orduan. Nabarmendu duenez, Donostian Dbusek 29,6 milioi bidaiarekin itxi zuen urtea, hau da, % 16,05eko hazkundearekin.
Eluska Renedo GGLAko zuzendari nagusiarekin batera, Dominguezek "gipuzkoarrek garraio publikoari ematen dioten babesa" azpimarratu du, "departamentu honek Lurraldebus zerbitzu erosoa, segurua eta kalitatezkoa izateko egin duen apustuaren emaitza baita, eta, horrela, Gipuzkoa lurralde jasangarriagoa ez ezik, demokratikoagoa ere izan dadin laguntzen du, erabilera saritzen duen tarifa-sistema batekin, eta kolektibo behartsuenak kontuan hartzen ditu bere hobariak aplikatzeko orduan, inor atzean gera ez dadin".
"Ordutegiak zabaltzeak, puntako orduetan zerbitzuak indartzeak eta asteburuetan edo udako denboraldian zerbitzua hobetzeak, martxan jarri diren laguntza ugariez gain, erraztu egin dute herritarrek gehienbat garraio publikoa erabiltzearen alde egitea", jakinarazi du.
Horrez gain, PSOEren Espainiako Gobernuak eta Sumarrek bultzatutako politika aipatu du, "eskumena duten tokiko administrazio publiko guztiek osatuta, Gipuzkoan garraio publikoa erabiltzeko bultzada izan baitira". "Zerbitzua hobetzen eta demokratizatzen jarraitzeko lanean jarraitu behar dugu, Gipuzkoako herritar guztiek garraio publiko jasangarria izan dezaten eta ibilgailu pribatuaren ordez zerbitzu hori aukeratzea errazteko", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.