Tuvisako langileek greba mugagabea amaitzea erabaki dute
Gasteizko hiri-autobusak kudeatzen dituen Tuvisa udal-enpresako langileek onartu egin dute zuzendaritzaren azken proposamena, aldarrikapenen zati bati erantzuna ematen diola aitortua, eta, beraz, otsailaren 10ean hasi zen greba mugagabeari amaiera ematea erabaki dute.
Tuvisako 300 langile baino gehiago batzarrera deituta zeuden igande honetan, Tuvisako zuzendaritzaren azken lan-proposamenean jasotako puntuak onartzen zituzten ala ez bozkatzeko.
Batzordeko iturriek azaldu dutenez, grebari eusteko, beharrezkoa zen gutxienez botoen % 70 akordioaren aurkakoak izatea, greba mugagabe bati eusteak gehiengo zabal baten babesa behar duelako, euren barne funtzionamenduaren arabera.
Azkenik, akordioaren aldeko 113 boto (% 41,6) eta kontrako 152 boto (% 56) zenbatu dira. eta beharrezko ziren botoen % 70 horretara iritsi ez direnez, greba bertan behera geratu da.
Gauzak horrela, astelehenean normaltasunez ibiliko dira hiriko autobusak. Astebete baino gehiagoz ohiko zerbitzuen % 30ek funtzionatu dute, gutxieneko zerbitzuen % 100ek.
Negoziazioak ez aurrera ez atzera zeudela, 2023ko abenduan hasi ziren hainbat lanuzte eta mobilizazioren ostean iritsi zen, otsailean, greba mugagabea.
Langileek, besteak beste, fitxaketa sistema eraginkor bat eskatzen zuten, baita autobus gehiago ipintzea, linea berriak ezartzea, kontratazio mugagabe gehiago, zerbitzu desberdinetako pribatizazioekin amaitzea eta hitzarmena negoziatzeko egutegi bat ezartzea ere.
Greba-batzordeak batzarraren ostean azaldu duenez, Tuvisaren azken proposamenean aurrerapen "esanguratsuak" jasotzen diren arren lan-aldarrikapenen inguruan, "fitxaketaren gaia ez da % 100ean ixtea lortu eta buelta gehiago eman beharko zaizkio".
Hala ere, lorpenak ere badirela gogorarazi dute. Besteak beste, azaroaren amaieran enpresak "12 lanpostu alde batera utziko zituela eta langileen lan-baldintzak gehiago estutuko zituela" esan zuen, eta horri buelta ematea lortu dutela azaldu dute. Langile batzordeko bozeramaileak pozik agertu dira lortutakoarekin, eta eskerrak eman dizkiete Gasteizko herritarrei "maitasunagatik eta ulermenagatik".
ELA sindikatua, bere aldetik, grebarekin jarraitzearen alde agertu da batzarrean, "akordio hobea lortze aldera", fitxaketa-sistemari, batez ere, "ez diolako erantzunik eman Udalak".
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.