BIDEGI AUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidegi auzia berriz ireki du Gipuzkoako Auzitegiak, eta txosten independente bat eskatu du

Gipuzkoako Auzitegiak partzialki onartu du EH Bilduren errekurtsoa, eta Bidegi auziko kereiletako bat artxibatzea baliogabetu du, AP-1 autobidearen eraikuntzan ustez dirua bidegabe erabiltzeagatik.
AP-1 autobidea. Artxiboko irudia: EITB
AP-1 autobidea. Artxiboko irudia: EITB

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak EH Bilduren errekurtsoa neurri batean onartu eta atzera bota du Bidegi auziko kereiletako bat artxibatzeko erabakia. AP-1 autobidea eraikitzeko lanetan dirua ustez bidegabe erabiltzeagatik zabaldu zuten auzia.

Hain zuzen ere, Auzitegiaren ebazpenak baliorik gabe uzten du Azpeitiko 2. epaitegiaren deliberamendua, eta hari agintzen dio aparteko azterketa bat egin dezala jakiteko Isuskitzako tunelaren —Arlaban eta Eskoriatza arteko zatian— obran egin ez zituzten lanengatik ordainketarik egon ote zen.

EH Bildu buru zuenean Gipuzkoako Aldundiak ezarritako bigarren kereila horrek, EAJko gestoreak zituen jomugan. Diru publikoa (17,1 milioi euro) bidegabe erabili zutelakoan eta ordainketekin lotutako dokumentuak faltsutu zituztelakoan jo zuen auzitara koalizio abertzaleak, baina iragan abuztuan auzia artxibatu zuten.

Lehen kereila —2014an aurkeztu zuten— ere behin-behinean artxibatu zuten, aurtengo otsailaren hasieran, eta EH Bilduk berriro irekitzea eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X