Ogasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wallapopen egiten ditudan salmentak aitortu behar ditut?

Euskal ogasunak zergapetzen hasi dira merkatu birtualetan bigarren eskuko produktuak saltzeagatik lortzen dituzten irabaziak.
Salerosketa Wallapopen.
Salerosketa Wallapopen.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunak zergapetzen hasi dira Wallapop edo Vinted bezalako aplikazioen bitartez bigarren eskuko produktuak salduta lortzen diren irabaziak.

Internet bidezko salmentetarako plataforma digitalak behartuta daude beren bezeroen eragiketen berri ematera. Aplikazio horiek bi erabiltzaile edo gehiago harremanetan jartzen dituzte, bigarren eskuko produktuak salerosteko. Ogasunek informazio hori erabiliko dute dagozkien zergak ordaintzen direla kontrolatzeko.

Zehazki, plataformek jakinarazi behar dituzte urtean 30 eragiketa baino gehiago edo 2.000 eurotik gorako eragiketak egiten dituzten bezeroen datuak. Horiek foru ogasunen eskura egongo dira urtero.

Iñaki Alonso Bizkaiko Ogasun zuzendariak azaldu duenez, salmentan irabaziren bat lortzen duten erabiltzaileei bakarrik eragingo die erabaki berriak. Bigarren eskuko artikulu bat erositako prezioan baino garestiago saltzen duten pertsonek, beraz, errenta aitorpenean sartu beharko dute.

"100 kostatu zitzaizun zerbait orain 300 euroan saltzen baduzu, 200 euroko irabaziak aitortu behar dituzu. Irabazirik ez badago, ez da aitortu behar", azaldu du Alonsok.

Helburua salmenta asko egiten dituzten pertsonak kontrolatzea da. Orain arte kontrol fiskaletik ihes egin du jarduera ekonomiko horrek.

Arau berri horrek barne hartzen ditu Wallapop, Vinted, Milanuncios edo antzeko plataformetako artikuluen salmentak, baita Airbnb edo antzeko plataformen bidezko alokairuak eta garraioak ere.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X