Gaurtik errenta aitorpenaren proposamenak ikusi daitezke Nafarroan eta online errenta zerbitzua ere hasi da
Gaurtik aurrera, Nafarroako 215.606 zergadunek Ogasunak egin dien errenta aitorpenaren proposamena ikusteko aukera daukate www.renta.navarra.es webgunean. Halaber, gaur ireki da errenta aitorpena Internet bidez egiteko epea, Online Errenta zerbitzuaren bidez.
Aurten, Nafarroako Foru Ogasunak 215.606 zergaduni egin die errenta aitorpenaren proposamena (iaz baino % 6 gehiago dira).
2023. urteari dagokion errentaren kanpaina apirilaren 9an hasi eta ekainaren 27an amaituko da, eta apirilaren 17an egingo dira lehen itzulketak. Nafarroako Ogasunak 88 milioi euro itzultzea aurreikusten du aurtengo kanpainan, ostiral honetan ohar bidez jakinarazi duenez.
Apirilaren 15etik aurrera, errenta aitorpena telefono bidez eta bulegoetan egin ahalko da. Telefono bidez egin nahi izanez gero, apirilaren 10etik aurrera eskatu behar da hitzordua.
Errenta aitorpena aurrez aurre egin nahi izanez gero, apirilaren 12tik aurrera eskatu beharko da aurretiazko hitzordua, Online Errenta webgunean sartuta edo 948 505 505 eta 948 505 506 telefonoetara deituta.
Gainera, Nafarroako Ogasuna apirilaren 17an hasiko da zergadunei dirua itzultzen. Orotara, zergadunen % 57k jasoko dute dirua bueltan.
Errenta aitorpena egiteko epea ekainaren 27an amaituko da Nafarroan. Hortik aurrera, epez kanpo eginez gero, errekargua ordaindu beharko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin abiatu dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita
Aurreikusitakoa baino ordu eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi da, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri. Legebiltzarrean agerraldia eskatu du Sailak azalpenak emateko.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte datorren asteko trenbideen sektoreko grebari begira
Trenbideko sindikatu nagusiek (CCOO, UGT eta makinisten Semaf) datorren asterako deitutako grebari eutsiko diote, otsailaren 9tik 11ra.
Metal Groupek enpresa-batzordeekin eta administratzailearekin aztertuko du konkurtsoaren eta lantegien itxieraren ondorengo egoera
COOOko iturriek adierazi dutenez, egoera zaila da, eta, gainera, zaila da lantegien jarraitutasuna bermatuko lukeen erosle bat aurkitzea.
Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin
Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".
Adegi: "Absentismoak gizarte osoaren kezka izan beharko luke, ez bakarrik enpresariena"
Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusiak positibotzat jo du Cebekek gai horretan neurriak hartzeko eskatu izana. "Eragile guztiok partekatu beharko genuke diagnostikoa, eta neurriak jarri beharko genituzke hori murriztu ahal izateko", gaineratu du.
Donostia da hiribururik garestiena: 6.107 euro metro karratuko
Donostia da, alde handiarekin, hiribururik garestiena, Madril, Bartzelona, Palma eta Bilboren aurretik, baina Gasteiz eta Iruñea ere Estatuko 10 hiri garestienen artean daude.
Enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko eskatu du Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak, "borrokari" bidea irekita
Mikel Jauregi Industria sailburuak esan du otsailaren 13an Tubos Reunidoseko enpresa batzordearekin egingo duten bileran konponbideak bilatzen saiatuko direla, besteak beste, enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioak "txikitzeko".
Miren Arzalluzek "oso positibotzat" jo du Euskadin zerga turistikoa ezartzea
Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusiaren arabera, bisitarien eta egoiliarren arteko "bizikidetza" sustatzeko baliagarria izango da. Radio Euskadin egindako elkarrizketan esan duenez, "zerga turistikoa ez da zerbait berria", XIX. mendean indarrean baitzegoen Biarritzen.
Mercedes-Benzek bere ekoizpena etengo du bihar, Leonardo ekaitzak eragindako hornidura faltagatik
Enpresak azaldu duenez, Gibraltarko itsasartean itsas trafikoa geldiarazten ari dira denboralearen ondorioz. Horregatik, larunbat goizeko txandan jarduera etetea erabaki du.
Baso-langile bat hil da Zornotzan, zuhaitz batek kolpatuta
Lan-istripua 18:30 aldera gertatu da, eta, osasun-langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.