Elikagaien prezioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oliba-olioa % 70 garestitu da urtebetean, eta patata % 10

Espainiako Estatuan elikagaiak batez beste % 4,3 garestitu dira urtebetean, otsailean baino puntu bat gutxiago, eta 2021eko azarotik izan den igoerarik txikiena izan dute.
Olio botilak, artxiboko argazki batean
Olio botilak, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Elikagaien saskiko produktuen artean, oliba-olioa da urtebetean gehien garestitu dena, % 70, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera. Halaber, azken hilabetean horren prezioak % 3,2 egin du gora, eta 2021eko urtarriletik, % 200,4.

Elikagaien prezioak gora egiten jarraitzen du, nahiz eta igoera nabarmen apaldu den. Espainiako Estatuan, elikagaiak % 4,3 garestitu dira batez beste urtebetean (otsailean baino puntu bat gutxiago), eta 2021eko azarotik izan den igoerarik txikiena izan dute.

Azken urtebetean gehien garestitu diren elikagaiak hauek dira: oliba-olioa (% 70), fruta-zukuak (% 16,9), patatak (% 10), txokolatea eta fruta freskoak (% 9), gozoak (% 8,4), ardikiak (% 8) eta arrain freskoa (% 7,4).

Aitzitik, ondorengo hauek dira martxoan, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta, gehien merkatu diren elikagaiak: beste olioak (-% 22,4), lekaleak eta barazkiak (-% 9,2), haurrentzako elikagaiak (-% 3,8), gurina eta beste esnekiak (-% 2,6).

Otsailetik martxora, lau hamarren hazi da KPIa Espainiako Estatuan, % 2,8tik % 3,2ra.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X