LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haurreskolak Partzuergoak eta gehiengo sindikalak akordioa izenpetu dute, zenbait lan-baldintza hobetzeko

Besteak beste, aldi baterako langileen kontratazio berriak egiteko aukera jasotzen du akordioak, matrikulazioak une jakin batean gora egiten badu.
Haurreskolatako langileek 2021ean Gasteizen egindako protesta.
Haurreskolatako langileek 2021ean Gasteizen egindako protesta. Argazkia: LAB sindikatua

Haurreskolak Partzuergoko zuzendaritzak —Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde publikoa— eta  bertan ordezkaritzaren gehiengoa duten LAB eta Steilas sindikatuek  akordioa sinatu dute hezitzaileen zenbait lan-baldintza hobetzeko. Langileen % 82,98ren babesa du akordioak; LAB sindikatuak ordezkaritzaren % 53,19 du eta Steilasek % 29,79.

Eusko Jaurlaritzak zabaldutako ohar batean zehazten denez, lan hitzarmeneko 12. eta 52. artikuluak aldatzea adostu dute aldeek. Hala, "matrikulazioan gerta daitezkeen gorabeheren aurrean, Haurreskolak Partzuergoko zuzendaritzak urtean gehienez 11 hilabetez aldi baterako langileak kontratatu ahal izatea erabaki da". Era berean, "premia hori ondoz ondoko bi ikasturtetan luzatzen bada, plaza hori egiturazkoa izango da eta hurrengo ikastuko eskaintzari gehituko zaio".

Bestalde, testu berriak jasotzen du "63 urtetik gorako profesionalak, errelebo-kontratu baterako baldintzak betetzen ez baditu, lanaldiaren herena murriztea eskatu ahal izango" duela. Murrizketa hori ikasturtearen amaieran metatu eta gozatu ahal izango du.

Hezkuntza Sailak eta Haurreskolak Partzuergoak 2021eko martxoan helarazi zieten sindikatuei plan estrategiko eta bideragarritasun egitasmo bat egitea, eta hitzarmena negoziatzeko prozesu bat planteatu zuten. Aurretik, haurreskoletako langileek zortzi greba egun eta dozenaka mobilizazio egin zituzten, sindikatuek bere garaian adierazi zutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X