LEHEN SEKTOREA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UAGAk berriro traktoreak kalera atera ditu Gasteizen, lehen sektorea agenda politikoan sar dadila eskatzeko

Edurne Basterra UAGAko presidenteak salatu du alderdi politikoek ez dituztela nekazarien eta abeltzainen aldarrikapenak kontuan hartu ere egin kanpainako euren diskurtsoetan.
20240418172125_tractores-uaga-vitoriagasteiz_
18:00 - 20:00
Traktoreak kalera itzuli dira Gasteizen, politikarien ''jarduerarik eza'' kritikatzeko

UAGA Arabako Nekazari eta Abeltzainen sindikatuak lehen sektorearen presentzia handiagoa eskatu du hauteskunde kanpainako  agenda politikoan, berriro, Gasteizen, traktoreak kaleetara aterata.

11:00etan elkartu dira — 30 bat traktore eta dozenaka nekazari— Fernando Buesa Arena pabiloiaren kanpoaldeko aparkalekuan, eta handik UAGAren egoitzara joan dira, 12:00etan mobilizazioari ekiteko. Santa Barbara plazako merkatuaren alboan amaitu dute proteta.

Sindikatua "kezkatuta" agertu da nekazaritza eta abeltzaintza diskurtso politikoetan "ia" ez direlako agertzen, "nahiz eta alderdi guztiek gure aldarrikapenak beteko dituztela hitzeman". Edurne Basterra UAGAko presidenteak salatu du alderdi politikoek ez dituztela nekazarien eta abeltzainen aldarrikapenak ia aipatu ere egin kanpainako euren diskurtsoetan. Horrez gain, erantsi du Eusko Jaurlaritzak ez diela oraindik erantzun euren aldarrikapenekin igorri Zituzten idatziei.

Sindikatuaren eskaeren artean daude Eusko Jaurlaritzak Nekazaritza eta Abeltzaintza saila edukitzea; makroproiektu eolikorik eta fotoboltaikorik, eta baratze-makroproiekturik ez egitea; Elikadura Katearen Legea "goitik behera" betetzea eta Europako araudia malgutzea lehen sektorearen garapenean laguntzeko.

Joan den astelehenean, alderdi politiko guztien egoitzetara joan ziren sektorearen etorkizuna bermatzeko azken hilabeteotan egin dituzten aldarrikapenak haien eskuetan uztera, "inork ez ditzan ahaztu" zeintzuk diren nekazarien eta abeltzainen lehentasunak.

Biharko beste traktore-martxa bat dago deituta Arabako hiriburuan, kasu honetan Trebiñu eta Araba Landaren alde Elkarteak deituta.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X